Argitalpen data: 2020/04/22
Garrantzia: Altua
Kaltetutako baliabideak:
OpenSSL, 1.1.1d, 1.1.1e eta 1.1.1f bertsioak.
Azalpena:
Bernd Edlinger, Matt Caswell eta Benjamin Kaduk ikertzaileek OpenSSLri SSL_check_chain() funtzioan kokatuta dagoen ahultasun baten berri eman zioten, larritasun altukoa eta segmentazioaren akats erakoa.
Konponbidea:
OpenSSL 1.1.1g bertsiora eguneratzea.
Xehetasuna:
SSL_check_chain() funtzioa deitzen duten zerbitzari edo bezero aplikazioak, TLS 1.3 handshake egiten ari den bitartean edo ondoren, blokeatu egin litezke NULL erakuslearen deserreferentzia batengatik, signature_algorithms_cert TLS luzapenaren erabilpen oker baten ondorioz. Blokeoa gerta liteke baliagarria edo ezaguna ez den sinadura algoritmo bat jasotzen badu paretik, eta baliatu liteke zerbitzuaren ukapen (DoS) erako eraso bat egiteko. Ahultasun horretarako CVE-2020-1967 identifikatzailea erabili da.
Etiketak: Eguneraketa, SSL/TLS, Ahultasuna