Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Alerta-maila Euskadin

Identifikatzen ditugun mehatxu eta arriskuak oinarri hartuta, Euskadirentzako alerta-maila bat ezartzen dugu. Alerta-maila hori zehazteko, CNN-CERTek ezarritako sisteman oinarritzen gara.

Maila-motak

Badago mehatxurik erabiltzaileentzat eta sistementzat. Hala ere, ohiko lan-eta jagoletza-prozedurak, aurrez aipatutako politika eta prozedurekin bat datozenak eta aldiro ebaluatzen direnak, eraginkorrak dira.


Sortze bidean diren arrisku eta mehatxuak direla eta, oraindik baieztatuta egon gabe ere, beharrezkoa da aurreko mailan aipatutako prebentzio- eta babes-neurriak hobetzea; horretarako, segurtasun-prozedurak gainbegiratu eta gaurkotu egingo dira.


Sistemetan eragin esanguratsua eduki lezakeen mehatxua existitzen da. Aurreko mailetan hartutako babes-neurriez gain, segurtasunaren arduradunek zaintza areagotu behar dute, eta aztertu egin behar dute arriskuaren ezaugarriek prozeduraren bat perfekzionatzea edo neurri gehigarriren bat ezarri eta erantzun-taldeei jakinaraztea eskatzen ote duten.


Mehatxu handi batek erakundeei edo herritarrei eragiten die, eta ondorioz berehala ekitea eskatzen du. Informazio-sistemei eragiteko eta kalte egiteko probabilitatea handia da. Aurreko mailetan adierazitako neurri guztiez gain, segurtasunaren arduradunek behar adinako ahalegina egingo dute erantzun taldeekin elkarlanean, beren segurtasun-politikei neurri gehigarriak erantsiko dizkiete eta arrisku-planak gauzatzeko prest egongo dira.


Eraso handi bat gertatzen ari da eta zuzenean eragiten die erakundeei edo herritarrei. Erakundeek aurreko neurri guztiak ezarri behar dituzte, erantzuna areagotu edo erantzun taldeei bideratzeaz gain, espezializatutako larrialdi-baliabideak mobilizatuz, beharrezkoa balitz. Monitorizazioak eta arrisku-planek jarduketa guztien parte izan behar dute.

Informazioa eskuratu

Posta elektronikoa

Agian interesatzen zaizu

Ezagutu gure lana

Gizarte seguruagoa sortzeko lan egiten dugu.

Ezagutu gure zerbitzuak

Hartzaile-mota guztientzako laguntza erabilgarri eta erreala ematen dugu, berariazko zerbitzuen bidez.