Malwarea modu zabalean ari da hedatzen eta kanpaina hainbat herrialdetako norbanako, enpresa eta gobernu erakundeei bereziki zuzenduta dagoela dirudi, esate baterako Alemania, Erresuma Batua, Polonia, Espainia, Italia eta AEB. Izan ere, emailak hizkuntza ezberdinetan daude: gaztelaniaz, ingelesez, alemanez, frantsesez, italieraz, eta abar.
Behin sistema kutsatu ondoren, Emotet-ek Trickbot edo Ryuk bezalako beste malware familia batzuk jaisten ditu. Azken hori erabiltzen du fitxategiak zifratzeko, eta ondoren ordainketa bat egitea eskatzen du horiek berreskuratzeko.