Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Euskarri tekniko faltsuaren iruzurraren kanpaina berria

Data: 2021/02/15
"Gezurrezko euskarri teknikoaren iruzurra" deritzonaren saiakeretan gorakada bat antzeman da. Praktika horrekin lotutako salaketek gora egin dute Euskadin azken asteetan, batez ere Araban.

Zertan datza?

Iruzur mota honetan, zibergaizkileek telefono-zenbakietara deitzen dute, euskarri tekniko bateko langileak direla esanez, normalean Microsoftekoak, deia jasotzen duen pertsonaren ordenagailuan arazoren bat aurkitu dutela aitzakiarekin. Oro har, ingelesez hitz egiten duten pertsonak dira eta ia ez zaie gaztelaniaz ulertzen.

Ustezko teknikariak, ordenagailua birus batek kutsatu duela sinetsarazten dio biktimari eta beste erakunde batzuei erasoak egiten ari dela, izan ditzakeen legezko arazoak ere aipatuz. Biktimaren arreta lortzen duenean, arazoa konpontzeko nahia agertzen du, sistema aztertuz erabiltzaileak izan ditzaken arazoak saihesteko. Horretarako, ekipoarekin konektatzeko urruneko sarbide-programa bat instalatzeko urratsak adierazten ditu.

Jarraian, iruzurgileak hainbat pantaila erakusten ditu, ustez infekzioa nola aurkitu eta ezabatu duen erakusteko. Horren ondoren, egindako zerbitzuengatik ordainketa txiki bat eskatzen du eta horretarako, biktimek bere bankuarekin konektatu behar dute transferentzia egiteko. Gaizkilea ordenagailua kontrolatzen ari denez, biktimaren identitatea hartzen du eta erreklamatutako diruaren ordez, kopuru hori handitzen du, banketxeak ahalbidetzen duen mugaraino.

Nola saihestu?

  • Kontuan izan Interneteko enpresa bakar batek ere, telefonia operadoreek izan ezik, ez diela erabiltzaileei deitzen beren ekipoetan arazoak konpontzeko. Eta kasu horietan, eragindako pertsonak aldez aurretik erreklamazio bat egiten du.
  • Microsoftek bereziki adierazi duenez, "Microsoftek ez du posta mezurik bidaltzen, ez eta eskatu ez duzun telefono deirik egiten informazio pertsonala edo finantzarioa eskatzeko, ezta ekipoa konpontzeko euskarri teknikorik ere. Microsoftekin edozein komunikazio zuk hasi beharko duzu".
  • Ez eman baimenik enpresa edo pertsona ezezagunei urruneko kontroleko ezein softwareren bidez ekipamendura sartzeko eta ez fidatu webguneetara edo esteketara sartzeko eskaerez. 

Zer egin deiari erantzun badiozu?

  • Eten deia berehala, informaziorik eman gabe eta softwarerik deskargatu gabe.
  • Idatzi deitzen duen telefonoa eta jakinarazi Ertzaintzari helbide elektroniko honen bidez: [email protected] .
  • Urrutitik sartzeko aplikazioren bat exekutatu baduzu, kendu itzazu baimenak eta atera lehenbailehen. Ezabatzen den bitartean Interneteko konexioa desaktibatzea ere gomendatzen da, inork ekipoa urrutitik kontrolatzen jarrai ez dezan.

Beste aholku batzuk

  • Antibirusa erabili ekipoa garbitzeko.
  • Banku aplikazio eta webguneetara sartzeko pasahitzak aldatu.
  • Begiratu jarduera zure kontuetan eta jarri harremanetan berehala zure bankuarekin karguak edo jarduera ezezaguna detektatuz gero.
  • Zure sistema eragilea eguneratuta izan ezazu eta egon zaitez PCan gerta daitezkeen ezohiko jardueren jakinaren gainean.

Esteka interesgarriak:

BCSC infografia: "Teknikari faltsuaren iruzurra".

Ertzaintzaren prentsa-zerbitzuaren oharra.

Microsoften informazioa, euskarri teknikoa iruzurretatik babesteko.

Iruzurrezko mezuren bat jasotzen baduzu edo edozein kanpaina maltzur identifikatzen baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke 900 104 891 doako telefono-zenbakiaren bidez edo [email protected] helbide elektronikora mezu bat bidaliz.