Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Alertak

Alerta edo iragarpenen (Announcements) zerbitzuaren barruan daude zero eguneko ahultasunak (0-day), eragin handiko malware-kanpainak, informazio sentikorraren ihes masiboak, ziber-erasoak, etab (ez da zerrenda mugatua).

Alerta edo iragarpenen helburua da garrantzi bereziko mehatxu edo arriskuei buruzko informazioa ematea eta horiei aurrea hartzea, hartara, erabiltzaileek garaiz har ditzaten mehatxu edo arrisku horien ondorioei aurre egiteko neurriak.

Euskarri tekniko faltsuaren iruzurra

Data: 29/05/2019
Identifikatu berri da "Euskarri tekniko faltsuaren iruzurra " izenarekin ezaguna de kanpaina. Kasu honetan, Euskadiko hainbat empresa eta herritar kaltetuta agertu dira.

Business Email Compromise erasoak

Data: 27/09/2018
Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak eta Ertzaintzaren Delitu Informatikoen Sailak email bidezko hainbat iruzur kanpaina identifikatu dituzte berriki, euskal enpresei eraso ekonomikoak egitera bideratuak. Eremu honetako hainbat enpresa kaltetuak izan direla jakinarazi digute, beraz, oso garrantzitsua da iruzur mota honen berri izatea eta nola funtzionatzen duten eta nola prebenitu daitezkeen jakitea.

Meltdown y Spectre: ahultasun kritikoak Intel, AMD y ARM prozesadoreetan

Data: 03/01/2018
Google Project Zero-ko eta segurtasunaren arloko zenbait unibertsitate eta enpresetako kideek osaturiko ikerlari-talde batek zenbait ahultasun kritiko identifikatu ditu Intel, AMD eta ARM arkitektura duten prozesadore gehienetan (zerbitzariak, mahaigain-inguruneak zein mugikorrak) eta prozesadore horiek duela 20 urte baino gehiagotik daude mehatxatuta.

Return Of Bleichenbacher's Oracle Threat (ROBOT) ahultasuna

Data: 13/12/2017
Hanno Böck, Juraj Somorovsky eta Craig Young segurtasun-ikerlariek egiaztatu dute Return Of Bleichenbacher's Oracle Threat (ROBOT) ahultasuna existitzen dela. RSA zifratua duten TLS inplementazio batzuetan dago akatsa, eta baliteke trafikoa atzitu eta deszifratzeko erabiltzea.