Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Argitalpenak

Ziber segurtasuna interesatzen bazaizu, hemen mehatxu, zaurgarritasun eta abarri buruzko informazio eguneratua eta praktikoa aurkituko dituzu. Aldian-aldian sortzen ditugu.

Gidak, ikerkuntzak eta informeak

Zibersegurtasun arloarekin lotutako hainbat alderdiren jarraipena kontutan hartzen dituen Behatoki Teknologikoko prozesu baten bidez, argitalpen hauek sortzen ditugu egungo Ziber-mehatxuen inpaktu nabarmenak ikus ditzazun, horien bilakaera, lege-aldaketak, bilakaera teknologikoak, praktika onak, etab..

LockBit malware txostena
LockBit Bitwise Spider taldeak garatutako ransomware familia bateko parte da eta gaur egungo ransomware gehiena bezala, Ransomware as a Service (RaaS) moduan banatzen da. 2019ko irailean agertu zen lehen aldiz eta komunitateak ABCD ransomware izena jarri zion, garai hartan fitxategi zifratuak berrizendatzeko erabili zen eta. 2021eko ekainean, LockBit 2.0 izeneko bertsio berri bat merkaturatu zen, hobekuntza hauekin: auto-hedapena, shadow copies ezabatzea, User Account Control (UAC) delakotik ihes egitea pribilegioak eskalatzeko edo ESXi sistemen euskarria Linux-erako bertsio espezifiko konpilatu baten bidez. 2022ko martxoan, LockBit garatzen duen taldeak LockBit Black izeneko 3.0 bertsioa lantzen ari zela aitortu zuen, Microsoft 1 ikertzaileek aurkitutako MSSQL motako datu-baseen fitxategiak berreskuratzeko akats bat konpontzeko. Kolektibo horrek StealBit izeneko tresna bat ere eskaintzen die euren afiliatuei, ransomware-erasoa hasi aurretik konprometitutako konpainiei buruzko informazioa ateratzea helburu duena. Filtrazio hori ziberkriminalen blogean iragartzen da eta biktimak ordaintzeari uko egiten badio, informazioa plazaratuko da.

2022eko ekaineko Ohartarazpen Teknikoen laburpena
Hurrengoko argitalpen hau ekaineko gure segurtasun-ohartarazpenen laburpena da. Bertan Instituto Nacional de Ciberseguridad de España, S.A. (INCIBE) -rekin batera bildutako ohartarazpen guztiak azaltzen dira.

2022eko ekaineko KIS Ohartarazpenen laburpena
Hurrengoko argitalpen hau ekaineko gure segurtasun-ohartarazpenen laburpena da. Bertan Instituto Nacional de Ciberseguridad de España, S.A. (INCIBE) -rekin batera bildutako ohartarazpen guztiak azaltzen dira.


Infografiak

Aholku eta ekintza jarraibide bisualak irudikatzen dizkizugu. Helburua Euskadireko enpresa eta erabiltzaileen zibersegurtasun heldutasun maila igortzea da.

Zure segurtasuna pasahitzen bitartez

Zenbatetan ahantzi duzu pasahitza eta "Pasahitza ahaztu dut" botoiari eman behar izan diozu? Segurtasun informatikoa dela medio, zure informazio pertsonal guztia zaintzeko ardura hartu behar duzu.

2022 urterako zibersegurtasun joera berriak

2022 zibersegurtasunari dagokionez, itxaropenez eta ikuspegi berriz beteta dator. Laneko digitalizazioa eta erosketa digitaleko plataformen erabilera azkarra gero eta handiagoak dira, etahorreestez, zibersegurtasuneko joera berriak berehala iritsi. Izan ere, gure bizitzetan txertatutako teknologia ez dago arriskuetatik salbuetsita; beraz... Zein izango dira zibersegurtasuneko joerak 2022 urterako?

Irteera profesionalak zibersegurtasun arloan

Ikasturte berri honek ikasketa eta erronka berriak dakartza. Ezagutu ezazu zibersegurtasunaren sektore profesionalak eskaintzen dizun aukera zabala, ziur zure profilarekin bat datorren zerbait aurkitu dezakezula.