
LockBit malware txostena
LockBit Bitwise Spider taldeak garatutako ransomware familia bateko parte da eta gaur egungo ransomware gehiena bezala, Ransomware as a Service (RaaS) moduan banatzen da. 2019ko irailean agertu zen lehen aldiz eta komunitateak ABCD ransomware izena jarri zion, garai hartan fitxategi zifratuak berrizendatzeko erabili zen eta. 2021eko ekainean, LockBit 2.0 izeneko bertsio berri bat merkaturatu zen, hobekuntza hauekin: auto-hedapena, shadow copies ezabatzea, User Account Control (UAC) delakotik ihes egitea pribilegioak eskalatzeko edo ESXi sistemen euskarria Linux-erako bertsio espezifiko konpilatu baten bidez. 2022ko martxoan, LockBit garatzen duen taldeak LockBit Black izeneko 3.0 bertsioa lantzen ari zela aitortu zuen, Microsoft 1 ikertzaileek aurkitutako MSSQL motako datu-baseen fitxategiak berreskuratzeko akats bat konpontzeko. Kolektibo horrek StealBit izeneko tresna bat ere eskaintzen die euren afiliatuei, ransomware-erasoa hasi aurretik konprometitutako konpainiei buruzko informazioa ateratzea helburu duena. Filtrazio hori ziberkriminalen blogean iragartzen da eta biktimak ordaintzeari uko egiten badio, informazioa plazaratuko da.