Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Infografiak

Zibersegurtasun arloan Euskadiko erabiltzaile partikular zein enpresen heldutasun maila handitzeko balio duten aholku eta irizpideen errepresentazio bisualak.

Zure segurtasuna pasahitzen bitartez

Zenbatetan ahantzi duzu pasahitza eta "Pasahitza ahaztu dut" botoiari eman behar izan diozu? Segurtasun informatikoa dela medio, zure informazio pertsonal guztia zaintzeko ardura hartu behar duzu.

2022 urterako zibersegurtasun joera berriak

2022 zibersegurtasunari dagokionez, itxaropenez eta ikuspegi berriz beteta dator. Laneko digitalizazioa eta erosketa digitaleko plataformen erabilera azkarra gero eta handiagoak dira, etahorreestez, zibersegurtasuneko joera berriak berehala iritsi. Izan ere, gure bizitzetan txertatutako teknologia ez dago arriskuetatik salbuetsita; beraz... Zein izango dira zibersegurtasuneko joerak 2022 urterako?

Irteera profesionalak zibersegurtasun arloan

Ikasturte berri honek ikasketa eta erronka berriak dakartza. Ezagutu ezazu zibersegurtasunaren sektore profesionalak eskaintzen dizun aukera zabala, ziur zure profilarekin bat datorren zerbait aurkitu dezakezula.

Ciber Antzarra

Zibererasotzaileek zure nortasuna lapurtu dezakete, zure datu pertsonaletara heldu daitezke eta horiek eskuratu edota zure kontaktuetara heldu ahal dira eta horiek erasotu, besteak beste. Ikusi gure CiberAntzarra jolasa eta erakutsi zenbateraino dakizun ziberseguratasunaren inguruan.

Gamerentzat zibersegurtasun aholkuak

Gero eta jende gehiagok jokatzen du online. Baina online bideojoko guztiak seguruak dira? Zer neurri hartu behar ditugu zibergaizkile baten sarean ez erortzeko? Jolastu segurtasunez, infografia honetan ematen dizkizugun aholkuei esker.

Zer da eta nola egin aurre Ransomweari

Deskuidu batek zure enpresa ransomwarearen biktima bihur dezake. Nahikoa da zure erakundeko norbaitek iruzurrezko mezu bat irekitzea, webgune ezezagun batera sartzea edo infektatutako fitxategi batean klik egitea troiar bat zure ordenagailuan sartzeko eta datuak eskuratzea eragozteko.

Zibersegurtasunaren ekosistema euskadin

Euskadiko zibersegurtasunaren sektorea enpresa pribatuek eta zibersegurtasuneko zerbitzuak eta irtenbideak eskaintzen espezializatuak diren erakunde publikoek osatzen dute, eta horiekin batera daude, baita ere, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sarea eta Hezkuntza Sarea. Horien helburu estrategikoetako bat da zibersegurtasunaren arloko mehatxuei erantzuna ematea, enpresek eragiten baitie, eta euskal herritarren eskubideak babestea.

Industria Zibersegurtasuneko Laguntza programa

Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen eta Zibersegurtasun Euskal Zentroaren bitartez, Industria Zibersegurtasuneko laguntza-programa jarri zuen abian 2018an. Programa hori da giltzarrietako bat ekonomia garatzeko eta egoera honi erantzuteko.

Begiratu infografia honi, industria-zibersegurtasuneko laguntza programaren 3 deialdien laburpena ikusteko.

Zibersegurtasun gida praktikoa erosketak egiteko

Zibergaizkileek baliatu egiten dituzte Single Day, Black Friday, Cyber Monday, Eguberrietako kanpaina eta halako data bereziak, eta phishing posta masiboak bidali eta gune faltsuekin lotzen dituzte, dendak imitatuz, datu pertsonalak lortzeko helburuarekin.