Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Infografiak

Zibersegurtasun arloan Euskadiko erabiltzaile partikular zein enpresen heldutasun maila handitzeko balio duten aholku eta irizpideen errepresentazio bisualak.

nube

Hodei-Zerbitzuak erabiltzeko aholkuak

Hodei-zerbitzuak erabiltzeak aukera ematen du zure informaziorako sarbidea izateko, non zauden alde batera utzita, talde-lana errazteaz gain, zure ordenagailuan espazioa aurrezteko edo baita segurtasun-kopiak gordetzeko ere. Baina modu seguruan egin behar dugu.

Infografia honetan, hodeiak eskaintzen dituen zerbitzuak modu egokian erabiltzeko gomendioak emango dizkizugu.

DLP

DLPO

DLP edo "data Loss Prevention" datuen galera prebenitzeko sistema informazio sentikor edo kritikoaren ihesak detektatzea eta prebenitzea ahalbidetzen duen irtenbide bat da.

Infografia honetan erakusten dizugu nola funtzionatzen duen eta zer testuingurutan aplikatzen den.

phising

Phishing

Posta elektroniko bat jaso duzu zure kontu korronteko datu pertsonalak esteka batean klik eginez eguneratzeko eskatuz, baina zure bankuaren URLa ez da betiko bera? Kontuz! Phising kasu bat izan liteke.

Hurrengo infografian, ziberdelitugileak mezu elektronikoak bidaliz gure datu pertsonalak eta banku-datuak lapurtzen saiatzen diren iruzurrari buruzko informazio guztia emango dizugu.

trabajo seguro

10 Aholku zure enpresako zibersegurtasuna bermatzeko

Zure enpresaren zibersegurtasuna bermatzea ezinbestekoa da. Beraz, galerak edo ziber-mehatxuak saihesteko protokolo bat jarraitu beharko duzu.

Infografia honetan 10 aholku proposatzen dizkizugu helburu hori lortzeko 

eliminar información

Datuen Ezabatze Segurua

Ordenagailua formateatzea edo artxiboak ezabatzea EZ da metodorik seguruena informazioa guztiz ezabatzeko

Infografia honen bidez, ezagutu nola desagertarazi ditzakezun zure gailuaren informazio aztarnak

verificiación dos pasos

Zer da bi pausutako egiaztatzea?

Inork zure pasahitza lapurtzea zuk uste baino errazagoa da. Zure segurtasunerako, aktibatu bi pausutako egiaztatzea eta babestu zure posta-kontuak, sare sozialak eta interneten erabiltzen dituzun beste zerbitzu batzuk.

Hurrengo infografian erakusten dizugu zure informazioa nola babestu

estafa

Euskarri tekniko faltsuaren iruzurra

Telefono-dei bat erantzutean denbora asko behar badute erantzuteko eta foftware enpresa bateko teknikariak direla badiote, normalean Microsoftekoak, moztu deia berehala.

Hurrengo infografian erakusten dizugu nola jokatu behar duzun estafa mota honen biktima bazara, baita nola ekidin ere.

sexting

Zer da "sexting" iruzurra?

Iruzurrezko mezu elektronikoen bitartez egiten den iruzurra da eta hartzaileari estortsio egitea du helburu, eduki sexualeko ustezko bideo batekin. Sareko delitugileak mehatxu egiten du biktimaren kontaktuei bideoa 48 ordutan bidaltzearekin, biktimak Bitcoin kopuru jakin baten ordainketa egin ezean.

Hurrengo infografian erakusten dizugu nola jokatu behar duzun estafa mota honen biktima bazara, baita nola ekidin ere.

ciberdelito

Zer da ziberdelitu bat?

Ziberdelitu edo delitu informatiko batean, gertaerek bi osagai dituzte: delitu baten eginkizuna eta hau burutzeko informatikaren erabilera.

Ziberdelituak ez dira zigor-kodean ziberdelitu bezala jasotzen, ohiko delitutzat baizik. Ziberdelitu modu asko daude: mehatxuak, sexu-jazarpena, estortsioa, sekretuen ezagutaraztea, irainak, kalumniak, exhibizionismoa, lapurretak, iruzurrak...

Hurrengo infografian erakusten dizugu nola jokatu behar duzun ziberdelitu baten biktima bazara.

puesto trabajo

Lanpostuaren babeserako oinarrizko 10 neurri

Lanean ari garenean, ahalik eta gehien zorroztu behar ditugu segurtasun-neurriak. Horretarako, argi izan behar dugu gure ordenagailua zibermehatxuak gure etxean eta lan egiten dugun enpresan sartzea izan daitekeela. 

Infografia honetan, zure lanpostua babesteko oinarrizko 10 neurri erakutsiko dizkizugu.