
Zure segurtasuna pasahitzen bitartez
Zenbatetan ahantzi duzu pasahitza eta "Pasahitza ahaztu dut" botoiari eman behar izan diozu? Segurtasun informatikoa dela medio, zure informazio pertsonal guztia zaintzeko ardura hartu behar duzu.
Zibersegurtasun arloan Euskadiko erabiltzaile partikular zein enpresen heldutasun maila handitzeko balio duten aholku eta irizpideen errepresentazio bisualak.
Zenbatetan ahantzi duzu pasahitza eta "Pasahitza ahaztu dut" botoiari eman behar izan diozu? Segurtasun informatikoa dela medio, zure informazio pertsonal guztia zaintzeko ardura hartu behar duzu.
2022 zibersegurtasunari dagokionez, itxaropenez eta ikuspegi berriz beteta dator. Laneko digitalizazioa eta erosketa digitaleko plataformen erabilera azkarra gero eta handiagoak dira, etahorreestez, zibersegurtasuneko joera berriak berehala iritsi. Izan ere, gure bizitzetan txertatutako teknologia ez dago arriskuetatik salbuetsita; beraz... Zein izango dira zibersegurtasuneko joerak 2022 urterako?
Ikasturte berri honek ikasketa eta erronka berriak dakartza. Ezagutu ezazu zibersegurtasunaren sektore profesionalak eskaintzen dizun aukera zabala, ziur zure profilarekin bat datorren zerbait aurkitu dezakezula.
Zibererasotzaileek zure nortasuna lapurtu dezakete, zure datu pertsonaletara heldu daitezke eta horiek eskuratu edota zure kontaktuetara heldu ahal dira eta horiek erasotu, besteak beste. Ikusi gure CiberAntzarra jolasa eta erakutsi zenbateraino dakizun ziberseguratasunaren inguruan.
Oporretan joan aurretik kontuan izan ziberaholku hauek zure bidaian, egun hauetan atsedena eta lasaitasuna protagonista nagusia izan dadin.
Gero eta jende gehiagok jokatzen du online. Baina online bideojoko guztiak seguruak dira? Zer neurri hartu behar ditugu zibergaizkile baten sarean ez erortzeko? Jolastu segurtasunez, infografia honetan ematen dizkizugun aholkuei esker.
Deskuidu batek zure enpresa ransomwarearen biktima bihur dezake. Nahikoa da zure erakundeko norbaitek iruzurrezko mezu bat irekitzea, webgune ezezagun batera sartzea edo infektatutako fitxategi batean klik egitea troiar bat zure ordenagailuan sartzeko eta datuak eskuratzea eragozteko.
Euskadiko zibersegurtasunaren sektorea enpresa pribatuek eta zibersegurtasuneko zerbitzuak eta irtenbideak eskaintzen espezializatuak diren erakunde publikoek osatzen dute, eta horiekin batera daude, baita ere, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sarea eta Hezkuntza Sarea. Horien helburu estrategikoetako bat da zibersegurtasunaren arloko mehatxuei erantzuna ematea, enpresek eragiten baitie, eta euskal herritarren eskubideak babestea.
Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen eta Zibersegurtasun Euskal Zentroaren bitartez, Industria Zibersegurtasuneko laguntza-programa jarri zuen abian 2018an. Programa hori da giltzarrietako bat ekonomia garatzeko eta egoera honi erantzuteko.
Begiratu infografia honi, industria-zibersegurtasuneko laguntza programaren 3 deialdien laburpena ikusteko.
Zibergaizkileek baliatu egiten dituzte Single Day, Black Friday, Cyber Monday, Eguberrietako kanpaina eta halako data bereziak, eta phishing posta masiboak bidali eta gune faltsuekin lotzen dituzte, dendak imitatuz, datu pertsonalak lortzeko helburuarekin.