Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

BCSC-a Gaurkotasuna

Zibersegurtasuna COVID-19aren garaian, inoiz baino garrantzitsuagoa

Koronabirusaren pandemiak munduko osasun-sistemak eta sistema ekonomiko, politiko eta sozialak probatzen jarraitzen duen heinean, gehitzen doan beste mehatxu ikusezin bat dago, zibersegurtasuna erasotzeko arriskua; izan ere, erreminta digitalen aurrean dugun mendekotasun handiagoa eta gure etxeetan egotera behartzen gaituen konfinamenduak eragindako krisiaren zalantza aprobetxatzen dute.

Ziberdelitugileak koronabirusa baliatzen ari dira beren jarduerari eusteko

Ziberdelitugileek etengabe bilatzen dituzte erabiltzaileen segurtasuna kolokan jarriz etekin ekonomikoa lortzeko moduak. Honenbestez, azken asteetan COVID-19 pandemiak eragindako zorigaitzaz baliatzen ari dira beren jarduera makurretarako. Koronabirusa globalki hedatzen hasi ahala, egoera horri etekina atera nahi dioten ziberkriminalen ekintzak ere ugaritu ziren. Azken asteotan behatu dugunez, gora egin dute phishingak, era guztietako iruzurrek eta COVID-19a aitzakiatzat erabiltzen duten programa gaiztoek. Era berean, koronabirusarekin zerikusia duten eta aipatutako helburuetarako erabiltzen diren domeinuen erregistroak ere goraka doaz.

Think, work, be industry 4.0: Cybersecurity by Basque Industry

Iaz bezala, SPRI Taldearen ekimenez sortutako Zibersegurtasun Euskal Zentroak (BCSC) Euskadiko zibersegurtasunaren egoerari buruzko jardunaldia antolatu du San Frantziskon gaur, otsailak 25, RSA Conference delakoaren testuinguruan. Ekitaldi horretara arlo horretan buru diren herrialdeetako ordezkariak joan dira; normalean, estatubatuarrak izaten dira gehiengoa.

Cyber Range, ikasleak trebatzeko plataforma

BCSCk dituen eta sektorean puntakoak diren azpiegituren artean, nabarmentzekoa da BDIH (Basque Digital Innovation Hub) aktiboen eta fabrikazio aurreratuen sarea, enpresei toki bat eskaintzen diena prestakuntzarako, ikerketarako, probak egiteko eta balioztatzeko. Helburu nagusia 4.0 industriaren erronkei aurre egiteko behar dituzten gaitasun teknologikoak ematea da.

Zibersegurtasun Euskal Zentroak, Twiterrek eta PantallasAmigasek sentsibilizazio-kanpaina bat abiatuko dute sextortsioaren aurka

Beste urte batez, otsailaren 11 Internet Seguruaren Eguna (Safer Internet Day, edo SID) izango da; INSAFE/INHOPE Sareak sustatzen du ekimena, Europako Batzordearen babesaz. Espainian, "Internet hobea zugandik hasten da: zibersegurtasuna ikasten dugu elkarrekin" da egunaren goiburua. Ideia horretatik abiatuta, BCSCk, Twiterrek eta PantallasAmigas proiektuak sentsibilizazio-bideo bat argitaratu dute emakumeen aurkako sexu-ziberindarkeriari buruz, zeinean informatu eta ohartarazi egiten baita online munduak dituen gauza on eta txar guztiez.

207 enpresa baliatu dira zibersegurtasun industrialeko laguntza-programaz, 2019ko edizioan

Eusko Jaurlaritzak, BCSC eta SPRI Taldearen bitartez, zibersegurtasun industrialeko laguntza-programaren beste edizio bat abian jarri zuen 2019ko maiatzean, Euskadin egoitza duten industria-enpresen babes-maila gehitzen eta, era horretan, zibersegurtasuna lehiakortasunaren aldetik horientzat abantaila izaten laguntzearren. Lehen edizioan, 2018an, Estatuan aitzindaria zen ekimen honek izugarrizko arrakasta eta eskaera izan zuenez, hasiera batean aurrekontua 600.000 eurokoa bazen ere, azkenik milioi 1era igo zen, aurkeztutako proiektu guztiei erantzuna emate aldera.

Zibersegurtasunaren euskal ekosistema, berrikuntzaren eredua, izango da global forum on digital security for prosperity ekitaldian

Azaroaren 14an eta 15ean, Londresen egingo da Global Forum on Digital Security for Prosperity-ren bigarren urteko ekitaldia; diziplina anitzeko nazioarteko ingurune honetan, segurtasun-politiketako espezialistak eta adituak bilduko dira, zibersegurtasunaren arriskuen eta horren kudeaketa zuzenaren gaineko esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea sustatzeko helburuarekin. Modu berean, esperientziak trukatzeko eta elkarrekin ikasteko esparru ezin hobea izango da; baita, zibersegurtasunaren gaineko ikuspegiak barneratzeko ere, betiere oparotasun ekonomikoari eta sozialari erreparatuta.