Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

3.750 parte-hartzaile baino gehiago, tartean enpresak, zentro teknologikoak eta ekintzaileak, bildu dira basque industry 4.0 ekimenean, eta zibersegurtasunaren euskal ekosistema finkatu dute

Basque Industry 4.0 eta Basque Cybersecurity Day elkartu eta helburuak berritu dituzte, eta garrantzi handiagoa eman diote erakusketen zonari, kontuan hartuta enpresek, zentro teknologikoek eta startupek gero eta gehiago eskatzen dutela BIND 4.0 delakoa

Zibersegurtasuna aintzat hartu beharreko gaietariko bat da industrian teknologia digitalak aplikatzerakoan

Basque Cybersecurity Centre-ek (BCSC) gonbidatuta, ekitaldiari esker FIRST-eko kideak elkartu dira; hots, zibersegurtasunaren arloko gorabeherei erantzuna emateko ekipoen munduko forokoak

Zibersegurtasuneko hogeita bat euskal enpresa nagusik, arlo horretan puntakoak direnak, Euskadin 4.0 Industrian eta zibersegurtasun industrialean erreferentziazko ekitaldiaren Expo atalean egotea erabaki dute; hots, Basque Industry 4.0-The Meeting Point.

Aurten, ekitaldiaren barnean sartu da Basque Cybersecurity Day Eguna, Zibersegurtasuna 4.0 Industriaren beste arlo teknologiko bat baita, ezinbestekoa eta beharrezkoa balio-kate osoan zehar hedatzen den antolamendu eta kontrol maila berriaren barruan, hasi zehaztapen tekniko eta operatiboetatik, eta eskaeratik igaro eta produkzioa, entrega, euskarria, mantentzea eta azken birziklapenera bitarte. 

Gainera, ekitaldiari esker, FIRSTe-ko kideak bildu dira; hots, zibersegurtasuneko gorabeherei erantzuna emateko ekipoen munduko forokoak. Basque Cybersecurity Center-ek (BCSC) FIRST Bilbao Technical Colloquium-erako saio irekien formatua hautatu du, segurtasun-arloko adituek zuzenduta, eta gai teknikoak landu dituzte bertaratutakoekin. 

Zibersegurtasunari buruzko hitzaldiak 

Azaroaren 20an, Daniel Madrid zuzendariak, Information Security Consulting Iberia Practice Leader - GARTNER Consulting, ekitaldia inauguratu zuen honako saio honekin: "Nola eraiki zibersegurtasuneko eredu erresistentea krisi ekonomikoaren eszenatokiaren aurrean".

Azaroaren 21ean ere zibersegurtasunari buruzko hitzaldiekin jarraitu zuten. Hasteko, Andrew Bochman-ek (Senior Grid Strategist - US Dep. of Energy) eta Samuel Linaresek (Managing Director - Europe and Latin America ICS Security Lead for Energy, Utilities, Chemical and Natural Resources - ACCENTURE) gai honi buruzko hitzaldia eskaini zuten: "Arrisku zibernetikoaren ingeniaritza gehien axola dena babesteko".

Ondoren, Amanda Wallace-k (Managing Director - JP Morgan) "Zibersegurtasuna eta inplikazioak azpiegitura kritikoetan inbertsio pribatua egiteko" gaia aurkeztu zuen.

Godfrey Gaston (Director - Centre for Secure Information Technologies), Katie Stebbins (Vice President of Economic Development - University of Massachusetts) eta Roni Zehavi  (CEO Cyberspark - Rontali Cyber Projects) gai honetaz aritu ziren: "Global EPIC- Zibersegurtasuneko zentroen sare orokorra eraikitzen".

Bestalde, Endika Gil-Uriartek (Alias Robotics), Bernhard Dieber-ek (Head of the robot systems research group - ROBOTICS) eta Thomas Ryden-ek (Managing Director - MassRobotics) "Sistema robotikoetarako zibersegurtasuna" izan zuten hizpide. Eta jarraian, Marina Krotofil-ek (Senior Security Engineer - BASF) "Hackerraren begien bitartez: ICSrako sistema integratuen exploits-ak diseinatzen" gaia jorratu zuen.

Bereziki aipatzekoa da Ana Ayerbek (TRUSTECH - TECNALIA Negozio Unitateko zuzendaria), Camille Johnston-ek (Managing director and founder Ascent Global Security LTD) eta Nina Hasratyan-ek (Policy Manager & Liaison with Stakeholders - European Cyber Security Organisation) eskainitako hitzaldia: "Talentua eta aniztasuna: emakumeek zibersegurtasunean duten rola".

Azkenik, saioari amaiera eman zioten Sergio Lomban-ek (Digital Trust Services - SGS Group-eko lehendakariordea), David Gonzálezek (Industrial Security Team Leader - IKERLAN) eta Carlos Abadek (zuzendaria - Ziur) "Zibersegurtasuneko produktuen ziurtapena industria-aparatu konektatuentzat" hitzaldiarekin.

FIRST Bilbao TC hitzaldiak

FIRST Bilbao Technical Colloquium eztabaida foroa izan da FIRST-eko kideentzat eta gonbidatuentzat. Bertan, urrakortasun, gorabehera, erreminta eta erantzun-ekipoen eragiketan eta gorabeheren segurtasunean eragina duten gainerako arazo guztien inguruko informazioa partekatu dute. 

Azaroaren 20an, Mikel Gastesik (Senior Threat Analyst Countercraft) eman zion hasiera hitzaldi-zikloari: "TTP-ak: Intel?, praktikoak?, alferrikakoak? hitzaldiarekin. Jarraian, Gerard Vidalek (Enigmediaren sortzaileak) "uretako azpiegitura kritikoetan erabilitako sistema industrialen arriskuetarako irtenbideen eraginkortasun-neurria" aurkeztu zuen.

Mariano Palomok (malwarearen analista) jarraitu zuen "Ez saiatu malwarearen analista bati lapurtzen edo honako hau pasatuko da...." hitzaldiarekin, eta, ondoren, Adrián Antónek (malwarearen analista) "Zaintza digitala hauteskunde-kanpainetan" hitzaldia eskaini zuen. Gorka Gonzalok, berriz, (Cybersecurity Auditor and Penetration Tester in ITS Security) "Massive Cloud Compromise" aurkeztu zuen, eta, jarraian, Ramón Sáez (CCN-CERT-eko Alerta sistemen eta gorabeheren kudeaketaren arduraduna) etorri zen "Carmen eta Claudiarekin mehatxu bila" hitzaldiarekin.

Azkenik, Roberto Velascok (CEO and founder Hdiv Security) eman zion amaiera lehen eguneko hitzaldien zikloari "Softwarearen segurtasuna nola automatizatu" aurkezpenarekin, eta, jarraian, Angel Alonsok (Chief Information Officer in Dikar S. Coop eta EuskalHack segurtasun-elkarteko kidea), ere "EuskalHack Social Engineering Capture The Flag" hitzaldia eskaini zuen.

Azaroaren 21ean, Alejandra Venturak (Cybersecurity researcher, INCIBE) inauguratu zuen hitzaldi-sorta "Mehatxuak open source erremintekin ehizatzen" gaiarekin. Jarraian, Xabier Panaderok (CERT zuzendaria, CESICAT) eta Alberto Magallónek (Head of Threat Analysis. CESICAT) "[email protected]" aurkeztu zuten.

Francisco Montserratek (segurtasun-teknikaria, REDIRIS) "DDOS erasoak ISP mailan" hitzaldia eskaini zuen, eta, ondoren, Luis del Vallek (CEO, Sealpath)  "CAD-en eta jabetza intelektualaren babesa hornidura-katean" izenekoa.

Amaitzeko, Pablo Estevan Fernándezek (Sistemen ingeniari exekutiboa RSA Security-n), Jonathan Hurtado Yrulak (Negozio-garapena IoT-Dell Technologies-ean) eta Alicia Peña Guiradok (Dell Technologies) "IoT Edge-ren garapen eta sekurizaziorako teknologia berriak" hitzaldia aurkeztu zuten.

Zibersegurtasunari buruzko tailerra 

José Valientek (Zibersegurtasun Industrialaren Zentroko Koordinazio eta Komunikazioko zuzendaria eta arduraduna) eta Javier Zubietak (GMVko Zibersegurtasunaren Negozio Garapeneko arduraduna eta Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Zibersegurtasun eta Pribatutasunaren Masterreko irakaslea) Zibersegurtasunari buruzko tailerra garatu zuten, automatizazio industrialeko ingurunean. 

Tailerra zibersegurtasunaren diagnostikoa aplikatzeko moduan egituratu zen, eta harrera ona izan zuen.