Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

BCSC-a Gaurkotasuna

Eskualdeen garrantzia gizarte seguruago bat sortzerako orduan

Egun ingurune teknologikoen mendekotasun handia dago Amerikako Estatu Batuak edo Israelekiko. Mendekotasun hori txikitu eta gaitasun propioak sortzeko helburuz, denbora daramate Europako aginpideek hornitzaileekin, industriarekin, garapen teknologikoko zentroekin, adituekin eta beste agente batzuekin batera kooperazio-politikak garatzen.

100 organizaziotik gora jaso dira Euskadiko Zibersegurtasuneko Katalogoan

Zibersegurtasun Euskal Zentroak (BCSC) atal berri bat abiatu du bere webgunean, Zibersegurtasunaren katalogoa, Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuriaren osagarri gisa jaio dena. Liburu Zuria 2018ko amaieran argitaratu zen eta zibersegurtasunaren esparruan Euskadin zerbitzuak ematen dituzten 100 organizaziotik gora jasotzen ditu, esparruko etorkizuneko aukerak aurkeztearekin batera.

Zibersegurtasuna presente Gipuzkoa Encounter edizio berrian

Martxoaren 22tik 24ra ospatuko da Tolosako Usabal Kiroldegian Gipuzkoa Encounter ekimenaren hamahirugarren edizioa, informatikaren esparruko zaletu eta profesionalen topagunea, ezagutzak partekatu eta gaiari lotutako mota guztietako ekintzak gauzatzeko helburuarekin. Zibersegurtasun Euskal Zentroak eta SPRI taldeak babestu eta laguntzen dute ekimena, iazko edizioan egin bezala.

Euskadiko zibersegurtasun ekosistemak agerian utzi du bere ahalmena RSA ekitaldian

Euskadiko zibersegurtasun enpresa ekosistemak bere gaitasuna erakutsi du RSA Conference jardunaldian, mundu mailako zibersegurtasunaren inguruan ospatzen den ekitaldi garrantzitsuenetako bat. Ekitaldia San Frantziskon hasi zen martxoaren 4an, eta hilaren 8an amaituko da. Ekitaldian zehar, BCSCk eta Euskadiko zibersegurtasun hainbat enpresak jardunaldi bat antolatu dute, Euskadiko zibersegurtasun ekosistemak duen ahalmena ikusgarri egiteko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua den Arantxa Tapiarekin bat.

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak bere nazioarteko posizioa sendotu du Massachusetts Institute of Technology (MIT) zentroan

Basque Cybersecurity Centre (BCSC) - Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak garrantzi handiko nazioarteko bi ekintza gauzatu ditu, Euskadi Europako erreferente bihurtzeko zibersegurtasun arloan eta Euskadiko zibersegurtasunaren industria- eta ikerketa-ekosistemaren posizioa indartzen jarraitzeko gure mugetatik kanpo, horiexek baitira Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak SPRI Taldearen bitartez aplikatzen duen estrategiaren helburuak.