Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

BCSC-a Gaurkotasuna

Basque Cybersecurity Day-ak Euskadin zibersegurtasunaren sektorea dinamizatzearen helburua bete du eta 1000 pertsona baino gehiago batu ditu

2017ko irailean martxan jarri zenetik, Euskal Zibersegurtasun Zentroaren (BCSC sigla ingelesekin) helburuen artean, industrian zibersegurtasun neurriak aplikatzea egon da, Euskadiko enpresen zibersegurtasunaren heldutasun maila igotzeko, enpresak babestuago egon daitezen eta zibersegurtasuna abantaila konpetitiboa izan dadin. Horregatik, lehen urte honetan, gure lanaren zati handi bat, zibersegurtasun zerbitzuen eskatzaile eta eskaintzaileen arteko lotura izatera bideratu dugu, elkarrekin egin behar dugun bidea baita.

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak bere lanaren errekonozimendua jaso du, FIRST foroko partaide bihurtuz; Zibersegurtasun arloko Gertakariei Erantzuna Emateko Taldeen Zentroen mundu mailako fororik handiena

Zibergaizkileek ez daukate mugarik; horregatik, munduko osoko CSIRT taldeen (Zibersegurtasun arloko Gertakariei Erantzuna emateko Taldeak) arteko lankidetza behar-beharrezkoa da. 2017an Ertzaintzak 9.127 ziberdelitu kudeatu zituen Euskadin, aurreko urtean baino % 20 gehiago; eta urteko lehenengo 6 hilabeteetan 6.000tik gora kudeatu dira. Hori icebergaren punta baino ez da; izan ere, zibersegurtasun arloko gertakariak ez dira beti salatzen, eta gure kalkuluen arabera, gaur egun ziberkrimenak 840 milioi euroko kalte ekonomikoa ere eragiten die euskal enpresei.

Zibersegurtasuna eraldaketa digitalaren oinarri modura, INCIBEk antolatutako ENISEren 12. edizioaren ardatza

Urriaren 23an eta 24an Leonen egingo da Informazioaren Segurtasunari buruzko Nazioarteko Topaketen (ENISE, Encuentro Internacional de Seguridad de la Información) hamabigarren edizioa, Zibersegurtasunerako Institutu Nazionalak (INCIBE, Instituto Nacional de Ciberseguridad) antolatuta. Gune horretan 1.000 parte hartzaile eta 130 hizlari baino gehiagok beren ezagutza eta esperientziak partekatuko dituzte. Bertan izango da Zibersegurtasunaren Euskal Zentroa (BCSC) ere, Zibersegurtasunaren sektoreko eragile esanguratsuenekin harremanak estutzeko xedeaz.

Industriaren sektoreko euskal enpresen % 85ek giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak handituko dituzte Zibersegurtasunera begira, BCSC eta CCI zentroek egindako ikerketa baten arabera

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak (BCSC) eta Industria arloko Zibersegurtasun Zentroak (CCI) egindako ikerketa lan batean industria arloko 90 euskal enpresak parte hartu dute. Euskadin goranzko bidean daude sektore eta azpisektoreetan lan egiten dute, euskal ekonomian garrantzia handikoak; esaterako: fabrikazioa, ingeniaritza eta sektore elektrikoa.

BCSC erakundeak aurrera jarraituko du beste CSIRT batzuekin elkarlanean eta estatu mailako CSIRT.es ekimenean parte hartuko du

Sortu zenetik, Zibersegurtasunaren Euskal Zentroaren (BCSC) helburu nagusietako bat Larrialdi Informatikoei Erantzuna emateko Taldeekin (CSIRT) lan egitea eta komunikatzea izan da, bai nazio mailakoak, baita nazioartekoak ere, zibermehatxuen aurrean erantzun bateratu eta koordinatu bat emateko eta Euskadiko herritar eta enpresak babesteko. Horretarako, INCIBE, FIRST edo ECSO erakundeek eta beste batzuek antolatutako ekitaldi eta bileretan aktiboki parte hartu du.

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak (BCSC) Basque Cibersecurity Day antolatu du: Zibersegurtasunaren Euskadiko topagunea

Zibersegurtasuna gizartearen arlo guztietan eragina daukan zeharkako gaia da. Erabiltzaile partikularrek etengabe jasaten dituzte kalteak saretik datozen erasoen ondorioz, hala nola phishing delakoa edo mota guztietako iruzurrak. Enpresen kasuan, bestalde, ziberdelinkuenteek sistemetara sartzeko saiakerak egiten dituzte etengabe, zerbitzu ukapen motako erasoak jasaten dituzte edo engainu-saiakerak izaten dira, hala nola CEO iruzurra. Gertaera horiek guztiek enpresen negozioen jarraipena kolokan jar dezakete.

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak instalazioak inauguratu ditu

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak (BCSC), gaur, instalazio berriak inauguratu ditu, eta, inaugurazio-ekitaldian, Iñigo Urkullu eta bere Gobernuko hiru kide izan dira: Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua (Arantxa Tapia), Hezkuntzakoa (Cristina Uriarte) eta Segurtasunekoa (Estefanía Beltrán de Heredia). Beraiekin batera izan da ere Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordea (Nerea Lopez-Uribarri), Gobernantza Publiko eta Autogobernuko departamentuaren ordezkari moduan. Javier Diéguez Zentroko zuzendaria izan da bulegoak erakusteko arduraduna, Arabako Teknologia Parkean, eta funtzionamenduaren xehetasunak azaltzekoa.

Cybersecurity Summer Bootcamp: Gertakari eta ziberdelituen kudeaketan koordinazioa hobetzeko ekitaldia

Zibersegurtasun arloko eragile guztien arteko kolaborazioa funtsezko elementua da, izan ere, ziberdelinkuenteak gero eta hobeto prestatuta eta antolatuta daude. CERT publiko eta pribatuek eta administrazioek, orokorrean, harremanetan egon beharko lukete etengabe, tresna eta teknika berrienak ezagutu eta partekatzeko. Hala egiteko aukera izango dute uztailaren 17tik 28ra bitartean egingo den Cybersecurity Summer Bootcamp topagunean.