Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

BCSC-a Gaurkotasuna

Basque Cybersecurity Centre-k Europako erreferente bihurtuko du Euskadi zibersegurtasun arloan

Eusko Jaurlaritzak Basque Cybersecurity Centre (BCSC), hots, Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa sortu du, bere bitartez babesteko euskal herritarren eskubideak eta erantzuna emateko enpresen eta euskal industriaren lehiakortasun eta berrikuntza gaitasunaren zibersegurtasun-mehatxuei. Eusko Jaurlaritzak Euskadiko esparru publiko eta pribatuetan zibersegurtasunaren kultura handitzeko daukan konpromisoaren emaitza da Basque Cybersecurity Centre.

Basque Industry 4.0

Basque Industry 4.0 Eusko Jaurlaritzak sorturiko ekimen bat da, helburutzat duena teknologia adimendunak sartzea euskal enpresa eta industrien bitarteko eta produkzio sistemetan, gaitasun eta teknologia gorakor berriak aprobetxatzea produktu eta prozesu berrietan, material aurreratuak txertatzea balio erantsi handiagoko konponbideetan edo prozesu hobetuetan, erabiltzen diren baliabideen eraginkortasuna eta sostengarritasuna zaintzea eta balio erantsi handiko zerbitzuak integratzea.