Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Women4Cyber Spain-ekin sinatutako hitzarmenari esker emakumeek zibersegurtasunean duten rola nabarmenagoa izango da Euskadin

Lan-eremuan, oraindik ere, gizonezkoak dira nagusi emakumezkoak baino; teknologiaren sektorea eta, zehazkiago, zibersegurtasunaren arloa da horietako bat. Gaur egun, zibersegurtasunaren sektorean emakumeek duten pisua %25 dela kalkulatzen da, nahiz eta munduko populazioaren ia %50 izan.

Lan-eremuan, oraindik ere, gizonezkoak dira nagusi emakumezkoak baino; teknologiaren sektorea eta, zehazkiago, zibersegurtasunaren arloa da horietako bat. Gaur egun, zibersegurtasunaren sektorean emakumeek duten pisua %25 dela kalkulatzen da, nahiz eta munduko populazioaren ia %50 izan.

Gaur, martxoak 8, "Emakumearen Nazioarteko Eguna" dela eta, akordio baten berri eman nahi dizuegu. Horren helburu nagusia zibersegurtasunaren garapen sozioekonomikoan emakumeen rola indartzea da, beren proiektu eta lorpenak trebatuz, ikertuz eta zabalduz.

Joan den martxoaren 1ean, Miñaoko gure bulegoetan, Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren (SPRI) eta Women4Cyber Spain elkartearen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zen. Bi erakundeen izenean, Aitor Urzelai Inzak, SPRIko zuzendari nagusia, eta Eduvigis Ortiz Morontak, Women4Cyber Spain elkarteko presidentea, parte hartu zuten ekitaldian.

Women4Cyberren proposamenak barne hartzen ditu ikerlanak eta proiektuak egitea, aholkularitza profesionala eta informazio- eta dokumentazio-trukea, zibersegurtasunaren arloko emakume profesionalek ezagutzak eta esperientziak partekatzeko aukera izan dezaten. Horrez gain, enpresak digitalizatzean sortzen diren lan-aukera berrietarako emakumeen sarbidea hobetu nahi da, eta harreman profesionalen emakumeen sarea indartu. Horrela, ekosistema teknologiko bat eraiki nahi da, emakumeak protagonismoa irabazteko pentsatua eta beste emakume batzuk zibersegurtasunean bere etorkizuna ikustera motibatzeko.

Hitzarmen honen jarduerak gure jarduera-planean txertatu dira, eta guztiz bat datoz euskal gizartearen artean zibersegurtasun-kultura garatzeko helburu estrategikoarekin, zibersegurtasuna aplikatzearekin eta sektore profesionala indartzearekin lotutako dinamizazio ekonomikoarekin, lehiakortasuna eta merkatu globalean duen posizionamendua sustatuz.

Helburu eta misio horiek Women4Cyber Spain elkartearekin partekatzen ditugu. Elkarte independentea da, irabazi asmorik gabekoa, eta gizarte publiko eta pribatuen artean sinergia berriak eraiki nahi ditu, emakumea protagonista izango den lankidetza-espazioa sortzeko. Proiektuaren azken helburua mota guztietako jarduerak egitea da, emakumeek informazio- eta komunikazio-teknologien (IKT) arloan duten posizionamendua hobetzeko, bereziki zibersegurtasunaren arloan, Espainiako gizarte- eta enpresa-ekosistema integratzaileagoa, anitzagoa eta parte-hartzaileagoa eraikitzeko. Bere jardueren artean aipatzekoak dira mentoring programa edo 'CybHer Talk' hitzaldiak, non sektore desberdinetan erreferente diren emakumeek zibersegurtasunaren arloan duten esperientzia profesionala partekatzen duten.

Women4Cyber Spain zibersegurtasuneko emakumeen Europako lehen elkartea da. Aipatzekoa da duela urtebete sortu zela, izen bereko Europako proiektu batetik abiatuta. Proiektu hori 2019an sortu zen ECSOren barruan (European CyberSecurity Organisation), eta lan-ildo horretan nazioarteko ikuspegitik zubiak egiteko asmoa du. Women4Cyberren helburua zibersegurtasunaren eta IKTen sektoreko aldaketa bizkortzea eta sustatzea da, bai estatuan bai nazioartean, sektore bidezkoagoa, askotarikoagoa eta integratzaileagoa lortzeko fundazio-balioetatik abiatuta, eta lankidetzarako, eztabaidarako eta ideiak garatzeko gune komun bat izanda.

BCSCn, SPRIrekin batera, euskal enpresa-sareari laguntza eta bultzada emateko lan egiten dugu, haren lehiakortasuna eta merkatu globalean duen kokapena sustatuz, baita emakumeak zeregin garrantzitsua duen ikuspegitik ere.

Agian interesatzen zaizu