Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

BCSCk akordioa sinatu du ECSOrekin zibersegurtasunaren eskualdeko ekosistemak indartzeko

Europar Batasunaren funtsezko helburuetariko bat edozein arlotan autonomia estrategikoa lortzea izan da beti, aldi berean, ekonomia irekiari eutsita. Zoritxarrez, helburu hori moteldu egin da COVID-19aren pandemiak sortutako egungo krisiaren ondorioz; izan ere, krisi hori erakusten ari zaigu zein garrantzitsua den Europako gobernuentzat, enpresentzat eta herritarrentzat buruaskiak eta independenteak izatea zibersegurtasunari dagokion guztian.

ECSOk inbertsiogile pribatu ezberdinekin batera sinaturiko akordioari esker, Europako Batzordeari eta dagokien erakunde guztiei jada eska dakieke Europako zibersegurtasun-egitura bat sortzeko inbertsioa sustatzeko laguntza. Europak behar-beharrezkoa du zibersegurtasuna ekosistema globaltzat hartzea, mundu-mailan lidergo-lekuari eusteko balio izateko, eta ez da eremu gehiago galdu behar sektore horretan nagusitasuna bilatzen duten superpotentzien aurrean. Ildo horretan, ECSOk erantzun oso ona jaso du ekimen horren inguruan, batez ere Europako inbertsio-enpresen eta kontinente osoko beste erakunde batzuen eskutik, zibersegurtasunean interesatuta dauden aldetik.

ECSOk jada adierazi du behin baino gehiagotan eskualdeen arteko lankidetza funtsezko elementua dela Europako zibersegurtasunaren egoeran, eta Europako eskualdeen funtsezko lana nabarmendu du, tokiko ekosistemekin zuzeneko konexioa izateagatik. Ildo horretan, Euskadi "Smart Territory" gisa hartzen da edo zibersegurtasunaren arloan ekintzailetzaren eta berrikuntzaren aldeko apustu irmoa egiten duen ingurune gisa; bertan, eragile publiko zein pribatuek elkarrekin eta modu koordinatuan egiten dute lan. 2017az geroztik, Euskadik lidergo-postua du, lehendabizi Javier Dieguez 2. Lantaldeko (GT2) zuzendarikide izendatu zutelako, eta, ondoren,  Partnership Board-eko ordezkari gisa; hau da, funtzio hori beste urte batez berretsi da berriro hautatuta. Modu horretan, Euskadik erreferentea izaten jarraitzen du zibersegurtasunarekin zerikusia duten ekimenetan.

Segurtasunaren sektorean aktore garrantzitsu guztiak izateko helburua duen akordioa

Akordioa jada sinatu dute EBko 18 herrialdetako 49 protagonistak, eta, beraz, horrek erakusten du Europako zibersegurtasunerako erabakigarria den ekimen hau errealitate bilakatu nahi dutela. 41 sinadura berri soilik aste pare batean lortu dira, eta hasierako 8ri batu zaizkie, zibersegurtasunean pisu handiko eskualdetako ekosistema gehienen babesa ez ezik, erabiltzaile eta inbertsiogile estrategiko pribatuen nazioko eta Europako hainbat elkarterena ere jada jasotzeko, inbertsio-kate osoa indartu behar baita, ekosistema independenteak sortzeko eta indartzeko helburuarekin.

Hemendik aurrera, ECSOk ekimen horrentzako laguntza indartzen jarraitu behar du Europa osoan eta maila instituzional guztietan, sektorean garrantzitsuak diren alde guztiak bertan egon eta tartean senti daitezen.

Horretarako, ECSOk eztabaida bat irekiko du geografia-eremu ezberdinetako sektore osoarekin, Europako inbertsio-plataforma indartsu bat izatea zein garrantzitsua den argudiatzeko eta proiektu hori aukera paregabea dela erakusteko Europak zibersegurtasunaren munduko merkatuan lehiatzeko baldintzak bete ditzan. Inbertsiogile pribatuen, azken erabiltzaileen, eskualdeetako ekosistemen eta inbertsiogile estrategikoen artean esperientziak trukatzea funtsezkoa izango da inbertsio-plataforma horren eskema erraz bat sortzeko, diseinatzeko eta ezartzeko. Hori dela-eta, ekimen honekin bat egiteko eta ekarpenak egiteko gonbita luzatu zaie eskualdeetako ekosistemei, industriako ordezkari ezberdinei, eta, oro har interesatu guztiei.

acuerdo ECSO

Ekimenak zibersegurtasunaren eskualdeko ekosistema desberdinak izango ditu Europako proiektu estrategiko hau diseinatzeko.

Une honetan, akordioak 18 herrialdetako 49 bazkide ditu, Europako zibersegurtasun sistema bat sortzeko.

Euskadi "Smart Territory" lurraldetzat hartzen da, zibersegurtasunaren arloan ekintzailetzaren eta berrikuntzaren aldeko apustu irmoa egiten duelako.

Agian interesatzen zaizu