Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Automobilgintzaren sektoreko zibersegurtasuneko praktika onenak CiberIndustrialen partekatzen dira

Automobilgintzaren bilakaera teknologikoa gure ibilgailuetan aurki ditzakegun erosotasun berrietatik haratago doa. Elkarrekin konektagarritasuna duten eta energia-eraginkortasuna hobetzeko helburua duten ibilgailu autonomoen ereduetara egiten du aurrera.

"CiberIndustrial: Zibersegurtasuneko arrakasta-kasuak automozioaren sektorean" online foroan teknologia horiek nola segurtatu azaldu zen, beste gai batzuen artean. Cybasquek, Euskadiko zibersegurtasun-industriak ordezkatzen dituen elkarteak, eta ACICAE, Euskadiko Automozio Clusterrak, antolatu zuten, eta guk ere bertan parte hartzeko auekera izan genuen.

CiberIndustrial Foroaren helburua izan zen sektoreko enpresek ekoizpen-prozesuetan, produktuetan eta zerbitzu digitalen ezarpenean zibersegurtasunarekin lotutako praktika onak, hurbileko errealitateak eta konpromisoak ezagutaraztea. Hala ere, Euskal Industriarentzat enpresen arteko topagunerako aukera bat izan zen. Bertan, enpresek lankidetza-aukerak identifikatzeko, arrakasta-kasuak aztertzeko, ezagutza eta merkatuan aplikatutako teknologiak partekatzeko eta enpresen arteko lankidetzaren ondorioz negozio-beharrak eta -aukerak identifikatzeko aukera izan zuten.

Digitalizazioaren erronkak

BCSCtik, gure lankidea den Iratxe Martin, BCSCko Berrikuntza eta Teknologia Proiektuen arduraduna, izan zen programako hizlarietako bat. Esparru honetan lankidetza aukera publiko eta pribatuen inguruan aritu zen. Bere aurkezpenean, industria-zibersegurtasun arloko laguntza programari buruz hitz egin zuen eta, horretarako, aurreko edizioetako datuak partekatu zituen. Era berean, enpresak programan lehenbailehen euren proiektuak aurkeztera animatu zituen. Horretaz gain, Basque Digital Innovation HUB (BDIH) delakoari buruz ere hitz egin zuen. Horrek digitalizazioaren erronkei aurre egitea du helburu, zibersegurtasun-nodoari garrantzi berezia emanez eta enpresentzako erabilera-kasuak azalduz. Gaur egungoa bezain egoera konplexu eta aldakorrean, ezinbestekoa da sektoreko eragileek beren esperientzia partekatzea, eragiketa arrakastatsuen bidez, haien indarrak ezagutzeko eta bidean topa daitezkeen oztopoak gainditzeko.

Jardunaldia automozioaren sektoreko erakundeen zuzendaritza- eta langile-profilei zuzenduta egon zen; produktu edo zerbitzuen aldaketan eta eraldaketan aktiboak diren eta, esperientziak partekatuz, euren segurtasuna bermatzeko irtenbideak bilatzen dituzten enpresak. Baita, horiek garatzen lagunduko zuten aliatu estrategikoak ere. Programak hamar minutuko hitzaldiak izan ziren, eta sektoreko punta-puntako zenbait enpresak hartu zuten parte, hiru kategoriatan banatuta:

Zibersegurtasuna ekoizpen-prozesuan:

  • authUSB: Autoen sektoreko multinazionalarentzako kasua: SafeDoor irtenbidea: USB gailuetako segurtasuna.
  • P3rseus: OT aktiboak aurkitzeko eta zibersegurtasunez kudeatzeko plataforma.
  • Keynetic: Konektatutako aktiboen kontrola kudeatzeko tresna zentralizatuaren kasua.
  • S21Sec: CIE Automotive kasua: TISAX ziurtagiria.

Zibersegurtasuna produktuan:

  • Osane Consulting: Zibersegurtasun-kontrol tekniko eta errepikagarrien estandarizazioa, zibersegurtasun-neurriak ezarri eta ikuskatzeko.
  • IKERLAN: Elektronika txertatu ziberseguruaren kasua: Elevator Door eta Active Grille Shutter proiektuak.
  • Ironchip: Renfe eta Elecnor kasua: uhinetan oinarritutako geolokalizazioaren bidez gailuak kautotzea.
  • Tecnalia: Cape Sparta kasua: nola integratu security eta safety estandar garrantzitsuenak konektatutako ibilgailuentzat.
  • Vicomtech: AUTOLIB proiektuaren kasua: ibilgailu konektatuak monitorizatzeko anomaliak detektatzea.
  • Alias Robotics: Robot industrialen ziberbabesa osagai metalikoen fabrikazioan.

Zibersegurtasuna serbitizazioan:

  • Gaptain: Ibilgailuak ikuskatzeko enpresaren kasua: People-Centric zibersegurtasuneko plataforma automozio sektorerako.
  • Custar: Mercedes -Benz kasua: dokumentuen kudeaketa eta informazioaren segurtasuna.
  • SealPath: Trenbide-kasua: datu sentikorren babesa eta kontrola.
  • Raycom: Interneteko instalazioa zibermehatxuetatik (IoT) babesteko sare pribatuak.

BCSCren iritziz, zibersegurtasun industrialeko enpresak aliatu estuak dira gure enpresa-ekosistema babesteko ibilbidean. CiberIndustrial bezalako foroek lagundu egiten dute prozesuen automatizazioan zibersegurtasuna garatzen, produktuetan adimena sartzen eta konektatutako produktuen inguruan zerbitzu aurreratuak sortzen laguntzen duen konexio horretan.

Agian interesatzen zaizu