Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Basque Cybersecurity Centre-k ezagutzera eman ditu zein negozio-aukera dakartzan zibersegurtasunak euskal industriarentzat

Basque Cybersecurity Centre-ko (BCSC) zuzendari Javier Diéguezek Bilboko Merkataritza Ganberak eta IBM enpresak antolatutako jardunaldi batean parte hartu du, non hizpide izan baitu zibersegurtasunak enpresen kudeaketan duen inpaktua.

Eraso informatikoak gero eta ugariagoak dira eta enpresak ere gero eta kezkatuago daude segurtasunarekin, baina egoera horrek aukera berriak ere badakartza berekin. "Negozio-eredu berriak ari dira sortzen. Europar Batasunean kezka sortu da zibersegurtasun arloko fabrikatzaile ezagatik. Aukera paregabea da Euskadirentzat, erakutsi ahal izango baitu komunitate berritzaile eta lehiakorra izan dela betidanik", adierazi du astearte honetan Bilbon Javier Diéguezek.

Orobat azpimarratu du gero eta zailagoa dela eraso informatikoak detektatzea. "Sofistikatuagoak dira" adierazi du. Enpresei esan die argi eta garbi mugatu behar dutela beren segurtasun perimetroa,  jakiteko non dauden arrakalak.

Informazio gehiago, hemen:

http://www.spri.eus/es/basque-industry-comunicacion/basque-cybersecurity-centre-desvela-las-oportunidades-negocio-ciberseguridad-se-abren-la-industria-vasca/