Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Basque Cybersecurity Centre-k European Cyber Security Organization (ECSO) erakundearen bileran parte hartu du

European Cyber Security Organization (ECSO) erakundearen xedea da zibersegurtasun arloko ekimenak sustatu eta garatzea Europan, batik bat Europar Batasunetik iristen diren lankidetza publiko-pribatuko kontratuak.

Gaur egun, honako lan-talde hauekin ari da lanean ECSO:

WG1: Standardisation, certification, labelling and supply chain management.

WG2: Market deployment, investments and international collaboration.

WG3: Sectoral demand.

WG4: Support to SMEs , coordination with countries (in particular East and Central EU) and regions.

WG5: Education, awareness, training, exercises.

WG6: Strategic Research and Innovation Agenda (SRIA).

BCSC ECSOko kide da abenduaren 5az geroztik. Hala, Bruselan egindako bilera batean parte hartu du, sinergiak eta lankidetza-ildoak aurkitzeko eta, bide horretatik, Euskadiko industria nazioarteko erreferente gisa posizionatzeko zibersegurtasunarekin loturiko teknologietan.

Informazio gehiago, hemen:

https://www.ecs-org.eu/