Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Basque Digital Innovation Hub-eko Cyber Range zibersegurtasuneko nodoa, punta-puntako azpiegitura profesionalen trebakuntzarako

Cyber Range del nodo de ciberseguridad del BDIH

Eusko Jaurlaritzak iaz abiatu zuen Basque Digital Innovation Hub-eko zibersegurtasuneko nodoa, I+G+Beko proiektuen garapena sustatzeko helburuarekin.

Zibersegurtasuneko nodoa, sektorean puntako dena, Euskadin banatutako 5 laborategik osatzen dute.

Conecta Empleo Teléfonica Fundazioaren gizarte-proiektua da, pertsonak trebetasun digitaletan prestatu eta modu horretan beren laneratzea hobetzeko, lan-eskaera gehien duten teknologia eta gaitasunetan oinarrituta (big data, web garapena eta mugikorretako aplikazioen garapena, bideo-jokoen programazioa eta zibersegurtasuna).

Iragan martxoaren 28an Basque Digital Innovation Hub-eko zibersegurtasuneko nodoko Cyber Range-n izan zen egun Gasteizen zibersegurtasuneko prestakuntza jasotzen ari den ikasle talde bat, entrenamendu bat egiteko.

Cyber Range inguru errealak simulatzeko bidea ematen duen plataforma bat da, norbanakoen edo profesional taldeen prestakuntza eta entrenamendurako. Inguru horiek sistemen aseguratze-ariketak egiteko balio dute, bai erasoko eta bai defentsako teknika eta taktikak praktikan jartzeko, etab. Horretarako, Read Team vs Blue Team agertokiak gauzatzen dira, non partaide talde batek azpiegitura bati eraso egiten dion beste talde batek berau defendatzen duen bitartean; edo Capture The Flag (CTF) bezalakoak, non proba jakin batzuk ebatzi behar diren.

Telefónica Fundazioko ikasleek CTF agertoki batean parte hartzeko aukera izan zuten kasu honetan, non web aplikazioetako kalteberatasun ohikoenak identifikatzeko diseinatutako entrenatze-ariketak egin zituzten, eta horiek babesteko kontrolak inplementatzen ikasi.

Zibersegurtasuneko nodoa

Eusko Jaurlaritzak, Basque Cybersecurity Centre, SPRI eta Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteen bitartez (Tecnalia, Ikerlan, Vicomtech eta BCAM), Basque Digital Innovation Hub-eko zibersegurtasuneko nodoa abiatu zuen iaz. Gaur egun 3 dira BDIHn aktibo dauden nodoak: fabrikazio gehigarria, errobotika malgua eta zibersegurtasuna.

Zibersegurtasuneko nodoan 5 laborategi daude Euskadiko geografia osoan banatuak, beren artean i2basque sarearen bidez konektatzen direnak:

Vicomtech (Donostia): 4.0 industria eta blockchainera bideratua.

  • Ikerlan (Arrasate): Produktuen testatzean, 4.0 industrian eta blockhainean espezializatua.
  • BCAM (Bilbo): Eredu matematikoetara eta simulazioetara bideratua.
  • Tecnalia PTB (Zamudio): Smart grid, automobilgintzara eta blockchainera bideratua.
  • Tecnalia PTA (Miñao): Cyber Range gisa ere ezagutzen da. Entrenatzera eta trebakuntzara bideratua.

Zibersegurtasuneko nodo hau punta-puntakoa da bere sektorean, eta I+G+beko proiektuen garapena sustatzea du helburu. Egun zibersegurtasunari lotutako profilen eskaera handia dago hacking etikoa, ziberinteligentzia, intzidentzien kudeaketa eta zibersegurtasun industriala bezalako esparruetan; hortik profesionalen trebakuntza sustatzearen garrantzia.

Zibersegurtasuneko trebakuntza sustatzearen garrantzia

Gaur egun eskaera handia dago zibersegurtasuneko profiletan. Hori dela eta, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin koordinazioan, Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren bitartez ordezkatua, ekimen desberdinak jarri ditugu martxan Basque Cybersecurity Center zentroan, ikasleek zibersegurtasuna garapen profesionaleko bide gisa identifika dezaten eta lan-merkaturatzean trebakuntza handiagoa izan dezaten.

Gainera, modu aktiboan kolaboratzen dugu zibersegurtasuneko gaiak ematen dituzten lanbide heziketako zentroekin, hala zerbitzu mota horietako enpresa hornitzaileekiko harremana sustatzeko eta ikasleen laneratzea errazteko.

Denon ardura da gazteei zibersegurtasunaren arloan dauden aukerak helaraztea, laneko gaitasunak garatzeko esparru gisa har dezaten.