Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

BCSC-KO zuzendaria berriz hautatu dute ECSO-KO europako eskualdeen ordezkari

ECSO, ciberseguridad, Europa

ECSOren helburua da Europan zibersegurtasunari lotutako proiektu eta ekimenak babestea.

Ekintzailetzaren eta zibersegurtasunaren alde egindako apustuagatik "Smart Territory" gisa hartzen da Euskadi.


ECSO (European Cyber Security Organisation) irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta Europako zibersegurtasunaren garapena, sustapena eta bultzada helburu duten ekimen eta proiektuak babestea du oro har helburu nagusitzat, eta zehazki:

  • Europako Merkatu Digital Bakarra sustatzea eta mehatxu zibernetiko posibleetatik babestea. 
  • Europa osoan zibersgurtasunaren merkatua sustatzea, eta bai zibersegurtasun eta IKT kontuetan industria lehiakor baten hazkundea bultzatzea.
  • Zibersegurtasuneko irtenbideak garatu eta ezartzea, segurtasun digitaleko katearen maila bakoitzean konfiantzazko irtenbideak eskaintzeko, Europa lider den sektorean hain zuzen.

Honako hauek dira ECSOren jarduneko eta intereseko arloak: IKT azpiegiturak (hodeia, telefonia mugikorra, sareak, etab.), sare adimentsuak (energia), garraioa (ibilgailu elektrikoak barne), eraikin eta hiri adimentsuak (smart cities), industria-kontroleko sistemak (4.0 industria), administrazio publikoa, osasunaren zaintzak, finantzak eta aseguruak.

Hauek dira egun osatuak dauden lantaldeak:

  • WG1: Hornikuntza-katearen normalizazioa, ziurtatzea, etiketatzea eta kudeaketa.
  • WG2: Merkatuaren zabaltzea, inbertsioak eta nazioarteko kolaborazioa.
  • WG3: Sektore-eskaera.
  • WG4: Enpresa txiki eta ertainen laguntza eta koordinazioa herrialde eta eskualdeekin.
  • WG5: Hezkuntza, sentsibilizazioa, prestakuntza eta cyber range
  • WG6: Ikerketa eta berrikuntzako agenda estrategikoa (SRIA) eta zibersegurtasuneko teknologiak.

Javier Diéguez berriz hautatu dute Europako eskualdeen ordezkari kolaborazio-batzordean (Partnership Board)

Javier Diéguez Zibersegurtasun Euskal Zentroko (BCSC) zuzendaria berriz hautatu dute ECSOko kolaborazio-batzordeko (Partnership Board) Europako eskualdeetako ordezkari gisa. Iazko ekainetik betetzen du kargu hori, eta Europako Batzordearekin komunikatzeko kanal perfektua osatzen du, zibersegurtasun-proiektuei lotutako lan-programak eztabaidatzeko.

Batzorde horren bitartez ezartzen da ECSOko kide desberdinen arteko elkarrizketa jarraitu eta ireki bat, Europako Batzordearekiko kontratuzko harremanean aurreikusten diren helburuak erdiesteko. Ildo horretan, Euskadik lidergo-papera betetzen du 2017az geroztik, hasiera batean Javier Diéguez 2. lantaldeko (GT2) kozuzendari izendatu zelako, eta gero Partnership Broad batzordeko ordezkari, berriz hautatua izanda beste urtebetez berretsiko duelarik funtzio hori.

ECSOk behin baino gehiagotan agertu du funtsezko gakotzat jotzen duela eskualdeen arteko kooperazioa zibersegurtasun europarreko esparruan, eta Europako eskualdeen funtsezko lana nabarmendu du, beren tokiko ekosistemekin duten lotura zuzena dela eta. Zentzu horretan, "Smart Territories" gisa hartzen da Euskadi, hau da, ekintzailetzaren eta zibersegurtasunaren esparruko berrikuntzaren aldeko apustu irmoa egiten duen ingurutzat, eta non agente bai publiko bai pribatuek modu bateratu eta koordinatuan lan egiten duten. 

Hori horrela, Euskadik erreferente izaten jarraitzen du zibersegurtasunari lotutako ekimenetan.

Euskadi Smart Territory gisa hartu da ekintzailetzaren eta zibersegurtasunaren alde egindako apustuagatik

Euskadi "Smart Territory" gisa hartzen da, Eusko Jaurlaritzaren konpromisoari esker eta ekimen desberdinak abian jartzeari esker. Horri dagokiolarik, nabarmentzekoa da Up! Euskadi ekimena, euskal ekintzailetza-sarearen parte egiten duen start up enpresen euskal sarea; baita BIC zentroak (Business Innovation Center), Up! Euskadi ekimenaren barne hartzen direnak eta laguntza-zerbitzuak eskaintzen dizkietenak ekintzaile eta enpresei, oinarri teknologikoko ekimen berritzaileak sustatu eta hala haien garapena bultzatzeko; edo, azkenik, Bind 4.0 ekimena, 4.0 industriako teknologia berrietan oinarritutako irtenbideekin (big data, errealitate birtuala/areagotua, robotika kolaboratiboa, zibersegurtasuna, gauzen Internet, 3D inprimatzea...) start up enpresak garatzera bideratzen dena.

Bestalde, eta ildo horretan gehiago sakontze aldera, ekimen bat ospatuko da datorren azaroaren 20 eta 21ean Bilbao Exhibition Centren (BEC), non Euskadiko 4.0 industriak eta zibersegurtasunak bat egiten duten, bai tokiko, bai estatuko eta bai nazioarteko erakunde publiko, enpresa, zentro teknologiko, unibertsitate eta beste erakunde batzuen arteko topaleku izateko helburuarekin.