Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

BCSCk ECSO ordezkatu du San Frantziskon (AEB) Holandako Kontsulatu Nagusiak antolatu duen Europako zibersegurtasun topaketan

Joan den ekainaren 6an Holandako Kontsulatu Nagusiak, San Frantziskon (Estatu Batuak), "Network Night: CyberSecurity Made in Europe" lelopean eta European Cyber Security Organisation (ECSO) erakundeak antolatutako ekitaldian parte hartu genuen. Ekitaldi horren bidez, topaketa informala sortu nahi zen Europako start-up batzuen eta arrisku-kapitaleko inbertsoreen, CISOren eta Estatu Batuetan egoitza duten hainbat erakunde eta exekutibo korporatiboren artean. Gure zuzendaria den eta ECSOko Zuzendaritza Batzordeko kidea den Javier Diéguezezek ekitaldiari hasiera eman zion Holandako kontsularen ongietorri-mezuaren ostean.

Ekitaldiaren helburu nagusietako bat zibersegurtasunaren berrikuntzan Europan dagoen kalitate-maila handia erakustea izan zen. Europako eta Estatu Batuetako zibersegurtasun-industriako liderrekiko harremana sustatzeko xedearekin Europako punta-puntako 40 start-up izan ziren deituak, horien artean CounterCraft eta Enigmedia euskal enpresak. Hala, zibersegurtasunaren industriako lider estatubatuarren eskutik ideia nagusi batzuk partekatzeko eta entzuteko aukera ere egon zen.

Jardunaldiari bukaera emateko, sektorean ospe handia duten bi adituk parte hartu zuten: Stuart McClure, NumberOne AI Inc. enpresako CEO eta Richard Seiersen, Chief Risk Officer for Resilience.

Javierrek zibersegurtasunaren arloan Estatu Batuetako eta Europako enpresa nagusien artean zubiak jartzearen garrantzia azpimarratu zuen. Lankidetza horrek hiru erronka izango ditu:

  • Europako zibersegurtasunean espezializatutako enpresekin  inbertitzaileen sarea indartzea merkatu potentzial gisa.
  • Negozio-aukerak sortzea hazi-kapitaletik eta A serieko finantziazio-errondetatik haratago kapitala handitzeko.
  • Sektorearen nazioarteko marketina eta negozio-garapena hobetzea, start-up motatako enpresei hazkunde-fasean laguntzeko.

ECIP, Europan inbertitzeko proiektu giltzarria

Gure zuzendariak ECSOrentzat eta Europarentzat giltzarria den proiektu bat abian jartzeak ekarri duen lankidetza-ahalegin handia nabarmendu zuen: ECIP (European Cybersecurity Investment Platform), zibersegurtasuneko inbertsioa erakartzeko, European Investment Bankekin lankidetzan. Nabarmendu zuenez: "Plataformak Europak zibersegurtasunaren industrian inbertitzeko duen gaitasuna bultzatzea eta merkatuan onartzea espero da".

ECSOk irmo sinesten du Euskadi, Gales edo Flandes bezalako eskualdeek zibersegurtasun-ekosistema jasangarri eta arrakastatsuak sortzeko betetzen ari diren funtsezko zereginean. Helburu hori lortzeko, eskualde horiek zenbait ezaugarri garatu behar dituzte beren eragin-eremu nahiko mugatuetan:

  • I+G sare dinamikoa.
  • Talentua sortzeko gaitasuna.
  • Tokiko erakundeekiko konpromiso sendoa.
  • Erabat digitalizatuta dagoen tokiko merkatua. Ezinbestekoa da azkar hobetzen laguntzen duen ziber irtenbideak aurkitzea.
  • Inbertitzaileakerakartzeko gaitasuna.

BCSCren kontaktuak AEBn

Gure taldeak RSA Conference-n parte hartu zuen astean zehar; teknologian eta zibersegurtasunean adituak diren agente nagusientzako topagune globalean, alegia. Bertan sektoreko stakeholder nagusiekin harremanetan jartzeko aukera izan genuen.

Jardueren agenda ICEXek (Espainia Esportazioa eta Inbertsioak) antolatutako ekitaldi batean parte hartzearekin hasi zen eta azokan bertan zeuden euskal enpresa guztiak ere bisitatu zituzten: CounterCraft  , LEX Program, Panda Security, Redborder, INGECOM, IKERLAN, Enigmedia, TECNALIA Research & Innovation eta Hdiv Security.

Astean zehar, RSA Conferenceko Europako beste zibersegurtasun ekosistema batzuekin bilerak egin genituen, besteak beste, Teletrust kluster alemanarekin, Irlandako Gales eskualdearekin eta Flandesekin, eta Kataluniako Zibersegurtasun Agentziarekin.

Agian interesatzen zaizu