Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

BCSCk Euskadin lantokia duten enpresa industrialen eskura jarri du "Zibersegurtasun Industrialaren Arauen Mapa", CCIk egina

Zibersegurtasunari buruz Europak, Estatuak edo Euskadik zuzenean edo zeharka indarrean jarri dituzten arau, gidalerro edo legeak ezagutzea ez da nolanahiko ahalegina enpresa industrialetako Zibersegurtasun arduradunentzat. Arau eta lege horien ezagutza ahalbidetzeko, Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak (BCSC) Euskadin lantokia duten enpresen eskura doan jarri du "Zibersegurtasun Industrialaren Arauen Mapa" izeneko dokumentua, Zibersegurtasun Industrialaren Zentroak (CCI) prestatua.

Gidalerroak, arauak eta legeak, dokumentu bakarrean bilduak

Zibersegurtasun neurriak ezartzea ezinbestekoa da, bai sektore industrialak zibererasoen aurrean duen arrisku handiagatik eta horien balizko eraginagatik, eta baita enpresen lehiakortasunari eusteagatik ere. Gainera, lege eta arauek enpresei hainbat neurri hartzera behartzen diete. Baina era guztietako testu legal eta gomendioetan sakabanatuta daudenez, ez da erraza horien ezagupena. Horixe da, hain zuzen, CCIk landu duen dokumentuaren xedea: enpresa industrialei erreferentzia sendoa emango dien arauen mapa prestatzea, arauen testuingurua ezagutu dezaten beharrezkoa dutenean.

Dokumentuak hiru atal nagusi ditu. Lehenak Europako Batasunaren zuzentarauak biltzen ditu, delitu informatiko larrienak zehazten dituzten artikuluak, zibersegurtasunaren erregulazioa, estrategiak, agenda, konfiantza planak eta baita borondatezko arautegi osagarria ere. Bertan jasotzen diren dokumentuekin batera bakoitzera iristeko loturak doaz. Zibersegurtasun industrialean zuzeneko eragina izateaz gain, datuen babesari eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko arauak ere biltzen dira.

Bigarren atalean Zibersegurtasunak bertako ekosistema industrialean duen testuinguru zehatza jasotzen da. Hirugarrenean, berriz, sektore enpresarialean segurtasun informatikoa hobetzeko eta garatzeko proposamenak egiten dira. Gidalerro, lege eta arauen azalpenetik harago, dokumentuak segurtasun informatikoa eta industriari buruz gogoetarako eta analisirako tresna ere izan nahi du.

Nola eskatu Espainiako Zibersegurtasun Industrialaren Arauen Maparen doako ale bat

CCIk sektore industrialeko eta Zibersegurtasunaren arloko 50 enpresa baino gehiagoko adituekin lankidetzan prestatu duen Espainiako Zibersegurtasun Industrialaren Arauen Maparen lizentzia jaso du Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak. Honek Euskadin gutxienez lantoki bat duten enpresen eskura jarri du guztiz doan.

Bere hartzaile nagusiak eragile industrialak, ingeniariak, aholkulariak, enpresa teknologikoak edo abokatuen bulegoak dira. Dokumentuaren ale bat eskuratzeko, interesatuek beren helbide elektroniko korporatibotik mezu bat bidali behar dute honako helbidera:

BCSC pone a disposición de las empresas el documento el

Agian interesatzen zaizu