Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

BCSCk sentsibilizazio-jardunaldiak eskaini ditu Lantegi Batuak erakundeko familientzat

Basque CyberSecurity Centretik (BCSC) zibersegurtasunaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, familia guztiek Interneten aurki daitezkeen erronkak ezagutu eta mehatxuak saihesteko. Horregatik, trebakuntza-jardunaldi batzuk eskaini dizkiogu Lantegi Batuak erakundeari. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, Bizkaian adimeneko ezgaitasuna duten pertsonentzat lan aukerak sortzen dituena, pertsona horiek gizarteratzea, ahalik eta garapen handiena eta bizi kalitate hobeagoa lortzeko xedearekin lan egiten duena.

Lantegi Batuaken lana prestakuntza soziolaboralean eta ingurune komunitarioetan parte hartzea ere bada, hala nola KZgunean, museoetan, Kontsumobiden edo liburutegietan. Gaur egungo mundua ziztu bizian ari da eboluzionatzen, batez ere alderdi teknologikoetan. Digitalizazioak aukera berriak ematen ditu, baina baita zenbait arrisku ere, bereziki talde ahulentzat. Horregatik, beharrezkoa da sare sozialen erabilera egokian heztea eta izan daitezkeen mehatxuak saihestea.

Sare sozialetan prestakuntza

Aurten, 240 pertsona inguru hautatu dira sare sozialen erabileran trebatzeko. Helburua da komunikaziorako eta informazioa lortzeko baliabide gisa ongi erabiltzeak dituen abantailez jabetzea, eta, aldi berean, abusuak, mendekotasunak eta horien edo iruzurren biktima izatea saihestea.


Otsailean eta martxoan, Marta Larriut, Itziar Errasti, Jone Cumpli eta Oihane Amantegik hainbat gai garrantzitsuren inguruan hezi dituzte familiak Bizkaiko zenbait zentrotan: ziberelkarbizitza, sare sozialen arriskuak, zibersegurtasuna eta Interneten ingurune segurua sortzearen garrantzia.

Ziberbizikidetza

Aspaldi utzi zion Internetek denbora-pasa puntuala edota lan-tresna izateari eta gero eta denbora gehiago ematen dugun espazio bat izatera pasa da. Iaz, Espainian, 16 eta 74 urte bitarteko biztanleen %93,9k erabili zuen inoiz Internet. Horregatik, garrantzitsua da zenbait arau ezartzea elkar errespetatu eta bizitzeko, besteei kalterik egin gabe, teknologiaren erabilera positibo eta arduratsuari esker.

Sare sozialen arriskuak

Gero eta jende gehiagok erabiltzen ditu sare sozialak egunero, denbora gehiagoz eta gazteenetatik. Kontsumoa handitu egin da pandemian, iAB Spainen Gizarte Sareen Urteko Azterlanaren arabera (2021). Espainian mota horretako hogei plataforma baino gehiagotara iristen diren 26,6 milioi pertsonetatik, %17k 16 eta 24 urte bitartean dituzte. Zoritxarrez, badira gazteenen xalotasun eta ezjakintasunaz baliatzen diren pertsonak; beraz, komeni da haiei ohartaraztea zer arrisku izan ditzaketen eta pribatutasuna sustatzea. Gehiegizko erabilera eta tekno-mendekotasunak ere lantzen dira.

Zibersegurtasuna

Internet bidezko salmentak% 15 igo diren honetan, online iruzurrak ere hazi egin dira. Ziberiruzurrak goraka doaz, hainbat plataformatan egindako salerosketari esker. Bizumen bidez iruzurrak ere ugaritu dira. Joera arriskutsu horien inguruan ikasi behar da, tranpan ez erortzeko. Gainera, fake news-ak prebenitzen ikasteko hezi behar da. BCSCtik profesionalek IKTak modu osasungarri eta arduratsuan erabiltzearen alde egiten dugu, eta horretarako, #EginMatchZureZibersegurtasunarekin bezalako kanpainak aurrera eraman ditugu.

Ingurune seguruak Interneten

Arrazoi horiengatik, Interneten gune seguruak sortzen laguntzeko aholkuak eskaintzen dituzte adituek. Informazioa elkartrukatzeko-lekuak, foroak eta konfiantza-taldeak, non beren datu pertsonalen eta bizitza pribatuaren benetako kontrola nagusituko den, iragazteen eta xantaien beldurrik gabe. Sare sozialen erabiltzaile guztiek aurrean dituzten mehatxu eta erronkei aurre egin behar izaten diete, eta, beraz, beren burua babesteko ezagutza eta funtsezko tresnak eskaini behar zaizkie.


Aurten, BCSC "Ziberrean, Zibersegurola" kanpaina jarri dugun martxan, zibersegurtasunari buruzko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatzeko, haurtzaroan eta nerabezaroan barneratzeko xedearekin, betiere aniztasuna eta tolerantzia oinarri hartuta. Horretarako, hilero gai jakin bat jorratzen dugu: Sharenting arduratsua, gamerentzako gomendioak eta zure seme-alaba Internet erabiltzen laguntzea, besteak beste. Gainera, enpresak eta partikularrak sentsibilizatzeko jardunaldiak egiten jarraituko dugu, beharrezkoa den lan pedagogikoarekin jarraitzeko.

Agian interesatzen zaizu