Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Cyber Range, ikasleak trebatzeko plataforma

BCSCk dituen eta sektorean puntakoak diren azpiegituren artean, nabarmentzekoa da BDIH (Basque Digital Innovation Hub) aktiboen eta fabrikazio aurreratuen sarea, enpresei toki bat eskaintzen diena prestakuntzarako, ikerketarako, probak egiteko eta balioztatzeko. Helburu nagusia 4.0 industriaren erronkei aurre egiteko behar dituzten gaitasun teknologikoak ematea da.

BDIHk 6 nodo edo lan-eremu ditu, zeintzuetan ezagutza eta teknologia sailkatzen baitira: Fabrikazio gehigarria, Robotika malgua, Makina adimentsuak eta konektatuak, Data Driven Solution, Aurreratutako materialak eta Zibersegurtasuna.

Zibersegurtasun-nodoaren barruko aktiborik nagusietakoa Arabako Teknologia Parkean dagoen Cyber Range da, zibersegurtasunaren arloko profesionalak entrenatzeko eta etengabe prestatzeko espresuki diseinatutakoa. Plataforma horretan ariketak egin daitezke zenbait sistema seguru bihurtzeko moduari buruz, edo eraso eta defentsarako taktikak eta teknikak probatu, beste aukera askoren artean.

Cyber Range-k aurreikusita ditu dagoeneko praktikak egiteko beste bi bisita

Honezkero bisitari ugari jaso ditu Cyber Range plataformak, batez ere Informatika adarreko eta zibersegurtasuneko ziklo-ondorenetako LH ikasleak. Hemen izan diren eta entrenamenduetatik onura atera duten ikastetxeak honakoak dira: IES Uni Eibar-Ermua BHI, CIFP Txurdinaga LHII, eta IES Xabier Zubiri Manteo BHI.

Baina ez dira bakarrak, izan ere beste bi bisita daude programatuta 2020ko hasierarako. Lehenengoa, otsailaren 20an; egun horretan, BCSCn egongo dira Durangoko Maristetan Sareko Informatika Sistemen Administrazioko 1. maila egiten dabiltzan ikasleak. Guztira 24 pertsona izango dira (22 ikasle eta 2 irakasle), lehenik eta behin BCSCren bulegoak ezagutuko dituztenak eta ondoren, BDIHko Cyber Rangean, 3 ordu inguruko zibersegurtasun-praktika bat egingo dutenak.

Bigarren bisita martxoaren 10ean iritsiko da eta LHko ikasleak izango dira protagonistak; zehazki, Irungo Plaiaundin Mikroinformatika Sistemak eta Sareak erdi mailako ikastaroan dabiltzanak. Cyber Rangean praktikak egingo dituen taldea 22 lagunekoa izango da, ikasleak eta irakasleak batuta.

2019an egindakoen artean, azpimarratzekoa da Teléfonicaren Conecta Empleo ekimena, Teléfonica Fundazioaren gizarte-proiektua, pertsonei trebetasun digitalen eremuko heziketa emateko eta hainbat arlotan eta teknologiatan (Big data, webguneen eta mugikorretarako aplikazioen garapena, bideojokoen programazioa eta zibersegurtasuna) lan-munduan txertatzea hobetzeko.  Teléfonica Fundazioko ikasleek CTF (Capture The Flag) delako jarduera batean parte hartu zuten, eta horren barruan web-aplikazioetako ahulgunerik ohikoenak identifikatzeko ariketak egin eta haietatik babesteko kontrolak jartzen ikasi zuten.

Zibersegurtasunaren arloko trebakuntza sustatzen

BCSCk hainbat ekimen gauzatzen ditu gazteenei erakusteko zer aukera dagoen zibersegurtasunaren alorrean, eta haiek beren lan-gaitasunak garatzeko eremutzat har ditzaten aukera horiek.

Espero dugu mota horretako praktikak eginez zibersegurtasunerako bokazioa bultzatzea eta indartzea parte-hartzaile guztien artean. Era berean, oraindik Cyber Rangean izan ez direnen jakin-mina piztu nahi dugu, instalazioak ezagutzera eta erronka berri bati aurre egitera etor daitezen.

CyberRange

Cyber Range Arabako Teknologia Parkean dagoen Basque Digital Innovation Hub zibersegurtasun-nodoaren aktiboetako bat da.

Informatika adarreko eta zibersegurtasuneko ziklo-ondorenetako LH ikasleek egin ohi dituzte praktikak plataforman.

Agian interesatzen zaizu