Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Cybersecurity for robotics international conference, robotikaren eta zibersegurtasunaren arteko topagunea

Cybersecurity for Robotics nazioarteko ekitaldian, sistema robotizatuetan zibersegurtasuna aplikatzeak duen garrantzia azpimarratzen da; sistema robotizatuak oso banatuta daude ingurune industrial produktiboetan.

Ekitaldia Basque Industry 4.0 eta Basque Cybersecurity Day ekimenaren atarikoa dela esan daiteke; azken horiek 2019ko azaroaren 20an eta 21ean izango dira.

Azaroaren 18an eta 19an, Bilbon egingo da Cybersecurity for Robotics International Conference nazioarteko ekitaldia, sistema robotizatuetan eta baita langileekin modu kolaboratiboan lan egiterakoan ere zibersegurtasuna aplikatzeak duen garrantzia azpimarratzeko. Sistema robotizatuak oso zabalduak daude produkzioko industria-guneetan

Ekitaldia TRINITY project-ek antolatu du honako hauen lankidetzarekin: Alias Robotics, the European Robotics Forum, the RODIN project, ECSO, EFFRA eta Basque Cybersecurity Centre. Deustuko Unibertsitatearen instalazioetan izango da, eta honako hauen inguruko gaien ikerketaren garrantzia jorratzen duten ehun aditu baino gehiagok hartuko dute parte: zibersegurtasuna, robotika, industria-sistemen segurtasuna, sistema ziber-fisikoak, IoT, 4.0 Industria, denbora errealeko komunikazio-sistemak, pribatutasuna, Adimen Artifiziala eta horren inguruko bestelako gaiak. 

Robotika sektorera bideratutako zibersegurtasuna ikertzeko gaia da, eta diziplina ezberdin ugari sartzen dira bertan. Gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da sistema robotikoak etengabe hazten ari direlako, eta, ondorioz, horien eraginpetik eratorritako zibersegurtasun arriskuak gehitzen aritzeagatik. 

Zibersegurtasuna Euskadiko 4.0 Industrian 

Euskadiko industria-sektorea, gaur egun, erreferentzia da nazioartean arrazoi ezberdinak direla-eta, baina beharbada nabarmenena birmoldatzeko eta berritzeko duen gaitasuna da. 4.0 Industriaren aldeko apustu garbia egin da arlo publikoan eta pribatuan, eta, horregatik, pribilegiozko lekua izatera iritsi da. Hori guztia honako hauetan oinarritutako estrategia orokor batek bultzatu du: adimena produkzioko baliabide eta sistemetan sartzea, ahalmen eta teknologia emergenteak produktu eta prozesu berrietan aprobetxatzea, material aurreratuak balio erantsi handiagoko irtenbideetan edo hobetutako prozesuetan sartzea, erabilitako baliabideen eraginkortasuna eta iraunkortasuna eta balio erantsi handiko zerbitzuak sartzea; halaber, estrategia horren baitan, helburuak lortzen laguntzen duten ekimen ezberdinak jorratu dira. 

Nahiz eta 4.0 Industria Euskadiko enpresa-sektorean ezin hobeto finkatuta egon, oraindik erronka ugari landu behar dira, batzuetan zaila baita ingurune hain sentikorretan eta segurtasunera baino eraginkortasunerako joera handiagoa dutenetan zibersegurtasun neurriak ezartzea. Gainera, robotika eremuari dagokionez, askotariko arkitekturak izateak ez dio segurtasunari laguntzen, eta kalteberatasun ugari izateko bidea irekitzen du. Hori dela-eta, ekitaldian arazo horiei eta horiekin loturikoei buruzko irtenbideak jorratuko dira.

BRTA eta RVCTI, Euskadiko erronka teknologikoak artatzen 

Aurtengo ekainean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearekin, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiekin eta Zientzia eta Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko 16 agente zientifiko teknologikorekin egindako lankidetza-hitzarmenaren bidez sortua. Horren helburua da lankidetzako dinamika ezberdinak ziurtatzea, Euskadiko erronka teknologikoak eta industria-mailakoak artatu eta nazioartean horien kokapena hobetu ahal izateko. 

Gaur egun, BRTA Kontsortzioak 3.700 pertsona eta 300M ¤-tik gorako fakturazioa mobilizatzen ditu, Euskadiko I+G arloko gastuaren %22 inguru.