Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Datu pertsonalen babesa eta ETEen blindaje informatikoa Zibersegurtasunak presentzia irabazi du Gipuzkoa Encounter-ean.

gipuzkoa encounter, BCSC, eventos

Gipuzkoa Encounter-ek, SPRIk lagundutako eta Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak babestutako ekitaldiak, 3.000 bisitari eta sarean konektatutako laurehun ordenagailu izan ditu hamabigarren edizio honetan.

Edizio honetara bertaratu direnek eskaintza zabala izan dute: ekintzak, software libreko lehiaketak, hardware, bideo-jokoak, hitzaldiak eta tailerrak.

Hitzaldi eta tailerrei dagokienez, gaur egun kezka handia sortzen duten bi gai landu ditu: batetik, datu pertsonalen babesa eta Europako lege esparru berria; eta bestetik, nola hasi beharko lukete autonomo eta ETEek beren informazioa babesteko segurtasun informatikoko neurriak inplementatzen.

Lehenengoaren kasuan, hitzaldia eman da, eta maiatzean indarrean sartuko den Datuak Babesteko Europako Arautegi berria (DBEA) aurkeztu ostean, teknologiaren eta pribatutasunaren artean dagoen langan oinarritu da eztabaida. Testuinguru horretan, Iurismática Abogados-eko Jorge Campanillas abokatuak azaldu duenez, erabiltzaileek eskubide berriak izango dituzte. Horiei esker, beren datuak ezabatu, mugatu eta eramateko eskatu ahal izango dute, eta arautegi berria ezarrita, dagoeneko ugariak diren baimen-eskaerak areagotuko ditu erabiltzaileei informazio eta eskubide gehiago emateko. Ondorioz, onarpen-mezu mordoa espero da.

Bigarren gaian, zibererasoak aipatzen ziren zuzenean. Izan ere, profesionalek eta enpresek aurre egin beharreko mehatxu ohikoenetako bat dira. Horregatik, Jesús Lizarraga Mondragon Unibertsitateko zibersegurtasuneko adituak adierazi zuenez, horien aurkako babes-neurriak areagotu behar dira, egungo arriskuak zein diren eta biktimak garenean nola jokatu zehaztuta. Neurri horiek areagotuta, ETEek nabarmen murriztuko lukete zibermehatxuen aurreko arriskua. Izan ere, datuen galera handiak eragin edo haien isilpekotasuna eragotzi dezakete, eta horrela beren negozioaren iraunkortasuna bermatuko lukete.

Aurtengoa haren historiako ekitaldirik jendetsuena izan da, eta antolatzaileek adierazi dute arlo guztietan "erabateko arrakasta" izan dela.

Datorren urtean elkar ikusiko dugu zibersegurtasun gehiagorekin!