Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

#EginMatchZureZibersegurtasunarekin sare sozialak eta Internet era egoki batean erabiltzeko

Instagramen lehiaketa bat irabaziko bazenu, zure datuak eta zure txartel zenbakia emango zenituzke? Onartuko zenuke ezagutzen ez duzun norbaiten lagun iradokizuna? Eta zure lagun taldearekin ostatu batera oporretara bazoaz eta WiFi irekia aurkitzen baduzu, konektatuko zinateke? Teknologia berrien erabilera arduratsua sustatzeko, #EginMatchZureZibersegurtasunarekin kanpaina kaleratu dugu. Gazteentzako sentsibilizazio-kanpaina izango da eta helburu nagusia, zibersegurtasunaren ikuspegitik, ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatzen laguntzea izango da.

Instagramen lehiaketa bat irabaziko bazenu, zure datuak eta zure txartel zenbakia emango zenituzke? Onartuko zenuke ezagutzen ez duzun norbaiten lagun iradokizuna? Eta zure lagun taldearekin ostatu batera oporretara bazoaz eta WiFi irekia aurkitzen baduzu, konektatuko zinateke?

Egoera horiei guztiei egin behar diegu aurre egunero. Internet, APPak eta sare sozialak erabiltzen ditugu orduro eta nahiz eta askotan ez garen konturatzen, norbanakoaren informazioaren eta gailu elektronikoen segurtasunerako oso arriskutsuak diren ekintzak egiten ditugu. Gainera, gehienetan, ez diegu behar adina garrantzi ematen.

Horregatik, teknologia berrien erabilera arduratsua sustatzeko, #EginMatchZureZibersegurtasunarekin kanpaina kaleratu dugu. Gazteentzako sentsibilizazio-kanpaina izango da eta helburu nagusia, zibersegurtasunaren ikuspegitik, ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatzen laguntzea izango da.

Tinderren berezko hizkera erreferentziatzat hartuta, segurtasun digitalarekin bat egiteko hainbat aholku eta oinarrizko neurri eskaintzen ditugu kanpaina honetan. Izan ere, zer da "match" egitea? Elkar konektatzea eta komunikazioari ekiteko prest egotea, alegia.

Bi bisita gidatu parte hartzaileentzat

Gure sare sozialen bitartez, Twitter y Linkedin, lehiaketaren inguruko informazioa eskeiniko da "quizz" formatuko joko baten bitartez. Bertan, eskuinera edo ezkerrera "swipe" eginez erantzun beharko dute agertzen diren baieztapenak egia ala gezurra diren erabakitzeko. Baieztapenok txateatzean, Interneten nabigatzean edo sare sozialetan sortzen diren egoera errealen baitan aritzen dira.

Jokoaren amaieran, parte hartzen duten pertsona guztiek puntuazio bat eta zibersegurtasunari buruzko aholku erabilgarri batzuk jasoko dituzte. Horrela "zibermunduan" gauzatzen diren arriskuei aurre egiteko eta segurtasunez jarduteko erreminta gehiago izango dituzte. Gainera, guztien artean, gure instalazioak ezagutzeko bi sarrera zozketatuko dira; ziber-zaintzaren "beste aldera" hurbiltzeko aukera paregabea izango da. Bertan Euskadiko zibersegurtasuna zaintzen da, eta teknologia berrien eta delitu informatikoen alde ez hain atseginarekin borrokatzen da egunero.

BCSC-n joko hau diseinatu dugu guretzat oso garrantzitsua delako guztion zibersegurtasuna; baita gazteenena ere. Bereziki 16 eta 30 urte bitartekoena, eurak baitira sare sozialetan aktiboen dagoen adin tartea. Aipatutako ekimena, gizartearekin egiten ditugun kontzientziazio zein sentsibilizazio saioen atal garrantzitsu bat izango da.

Kanpainiaren hashtag-a: #EginMatchZureZibersegurtasunarekin

Lehiaketan parte hartzeko orrialdea: esteka

Agian interesatzen zaizu