Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Europak BCSC aukeratu du zibersegurtasun enpresetan inbertsio fondo publiko-pribatua diseinatzeko

BCSC-n Europako inbertsio fondo bat sortzeko lehen pausoa emango dugu eta horren helburuak hauek dira: Europako zibersegurtasun enpresetan inbertsioa bultzatzea, sektore estrategiko hori indartzea eta Europar Batasunak munduko beste ekonomia batzuekiko duen teknologia-mendekotasuna murriztea.

European Cybersecurity Investment Platform (ECIP) deituriko inbertsio fondoa publiko-pribatuan 42 inbertitzaile daude eta, datozen bost urteetan, fondoak gutxienez 1.000 milioi euroko inbertsioa bereganatu nahi du. ECIP inbertsio fondoa ez da Next Generation Europe fondo publikoen ildo beretik joango, helburua desberdina izango da.

Ikerketak  European Investment Bank en (EIB) finantziazioa,European Cyber Security Organization -en (ECSO) babes estrategikoa eta Europar Batzordearen partaidetza izango ditu.
ECIP plataformarekin Europako zibersegurtasun-enpresen finantzaketa eta garapena hobetu nahi dira, besteak beste, Estatu Batuetako, Erresuma Batuko eta Israelgo konpainiekin lehiatzeko. Proiektua zibersegurtasunaren Europako sektorea indartzeko eta haren alde egiteko aukera historikoa da, eta erakundeek eta ekosistema teknologikoak partekatutako diagnostikotik sortu da. Bertan beste ekonomia batzuekiko mendekotasun teknologikoa murrizten lagunduko duen sektore zibernetiko indartsuagoa sortzeko beharra azaleratzen zen.

Europan zibersegurtasun merkatu konplexu eta zatikatua da, eta ezaugarriak inbertsio falta, bezero estrategikoen urritasuna eta posizionamendu komertzial ahula dira. Gabezia horien ondorioz, 2019an, Europako zibersegurtasun sektoreak, Estatu Batuetakoarekin alderatuta, 4.000 milioi euroko aldea izan zuen, eta lehiakortasun-defizit nabarmena Israelekin eta Txinarekin alderatuta. Defizit horiei buruzko gogoetak bultzatuta, ECSOk, BCSCren lidergoarekin eta Europako Inbertsio Bankuaren eskutik, ECIP plataforma bultzatu du desberdintasun horiek zuzentzeko, nazioarteko inbertsioak sortzen ari diren enpresetara eta Europako zibersegurtasun ETE-etara erakartzeko, eta, hala, soluzio estrategikoak garatzeko.

Ekainaren 22an, hitzarmena sinatu zenean, gure zuzendaria den Javier Diéguez "oso harro agertu zen Basque CyberSecurity Centre-k proiektu horretan parte hartu zuelako" eta Euskadiren adibidea nabarmendu nahi izan zuen "Europako eskualdeek merkatua garatzeko eta nazioarteko lankidetza publiko-pribatua lortzeko duten iniziatiba estrategikoetan duten zereginean". Bere hitzetan, proiektua "aukera historikoa izango da diferentzia markatzeko eta Europako zibersegurtasunaren lehiakortasun orokorra hobetzeko". 

Inbertsio fondoa 1.000 milio euroko izango da, European Investment Bank-ek (EIB) finantzatuko du eta European Cyber Security Organization (ECSO) erakundearen laguntza estrategikoa izango du.

Munduko beste ekonomia batzuekiko mendekotasun teknologikoa murrizteko xedearekin, Europako zibersegurtasun sektorea bultzatzea du helburu.

Erabaki horrek, Euskadi erreferente gisa kokatzen du Europako eskualdeen merkatuaren garapenean, eta bere gaitasun eta konpetentzia teknologikoak balioesten ditu.

Agian interesatzen zaizu