Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Zibersegurtasun Euskal Zentroak bere egiaztagiriak aurkeztu dizkio Europar Batzordeari

Zibersegurtasun Euskal Zentroak aurrera jarraitzen du Euskadi zibersegurtasuneko enpresa-ehun helduko lurralde gisa posizionatzera bideratutako ekintzekin, non industriarentzat lehentasuna den zibersegurtasuna lehiakortasuneko erreminta gisa ezartzea.

Europako Zibersegurtasuneko Erakundeak (ECSO) Zibersegurtasun Euskal Zentroko zuzendari den Javier Diéguez aukeratu zuen iragan urteko ekainean Europako eskualdeen ordezkari gisa erakunde publiko-pribatu horretako kolaborazio-batzordean (Partnership Board). Batzorde hori da ECSO eta Europako Batzordearen arteko komunikazio-bide formala. Hori horrela, Euskadik pausu erabakigarria eman zuen Europan zibersegurtasuneko erreferentziazko herrialde gisa duen posizioa sendotzeko. Hori izan da hain justu ere 2017ko urrian BCSCko SPRI Taldearen bitartez zentroa sortu zenetik Eusko Jaurlaritzak ezarritako helburuetako bat, Euskadi zibersegurtasuneko teknologien aplikazioko nazioarteko erreferente gisa posizionatzea fabrikazio aurreratuko industrian.

Kolaborazio publiko-pribatuko batzordea da (Partnership Board) ECSO eta Europako Batzordearen arteko komunikazio-bide formala zibersegurtasuneko proiektuei, I+G+berrikuntzako programa orokorrari lotutako gaien ezarpenari eta kolaborazio publiko-pribatuaren konpromisoen jarraipena egiteari lotutako lan-programa eztabaidatzeko. Batzorde horren bitartez ezartzen da ECSOko kideen arteko elkarrizketa ireki bat, Europako Batzordearekiko kontratuzko harremanean aurreikusten diren helburuak erdiesteko. Euskadik lidergo-papera betetzen du 2017ko ekainetik bertatik, Europako eskualdeen ordezkarientzako gordetzen den tokia betez aipatutako Partnership Board batzordean.

Oihartzun berezia izan dute zibersegurtasunaren euskal industria sustatzeko BCSCtik egindako ekintzek; horiei esker erabaki zuten ECSOko kideek 2017ko abenduan Javier Diéguezi ECSOko 2. lantaldearen gidaritza ere ematea, eskualde-industrian funtzionatzen duten ideiekin ekarpenak egiteko Europako industriaren sustapenean. Lantalde horrek Europako zibersegurtasuneko merkatuen eta inbertsioen garapena du xede, eta baita nazioarteko kolaborazio-ekimenen sustapena.  

Maiatzaren 15 honetan, asteazkenez, ECSOko Partnership Board batzordeko kideak Europako Batzordeko ordezkariekin batu dira, zibersegurtasuneko industria europarra garatzeko ECSOk gauzatzen dituen ekintza desberdinak aurkeztera emateko. Ekimenak aurkeztu zituzten bozeramaileen artean, Javier Diéguezi egokitu zitzaion 2. lantalde horretako ekintza garrantzitsuenak zein diren deskribatzea. Diéguezek, zehazki, Zibersegurtasuneko Merkatu Radarra aurkeztu zion Europako Batzordeari; radarrak Europako zibersegurtasuneko agenteak katalogatzen ditu, eta bai zibersegurtasuneko industria handitzeko bidea emango duten inbertsoreak erakartzeko ekintzak eta beste ekosistema global batzuetako ordezkariekin egindako bi aldeko topaketak, iragan urtarrilean Japoneko ordezkariekin egindakoa esaterako.

ECSO

Javier Diéguez, BCSC-ko Zuzendaria eta ECSO-ko Partnsership Board-eko partaidea, Europar Batzordeko ordezkariekin batu egin da, europar zibersegurtasun industrialearen garapena bultzatzeko egiten diren ekintzak aurkezteko.