Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

5G euskadi proiektuaren lehen urratsak

BCSCk aurrera jarraitzen du 5G Euskadi Proiektuan, geratu ere egin gabe. 13 enpresa eta erakunde publiko eta pribatuk burututako ekimena da, eta, horren bitartez, 5G zabaldu eta jarri ahal izango da Euskadiko hiru parke teknologikoetan (Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba), erabilerako 9 kasu ezartzeko, mugikortasunaren, energiaren, industriaren, zibersegurtasunaren eta sareko zerbitzuen arloetan produktuak eta zerbitzuak garatzera bideratuta.

Zehazki, 9 erabilera-kasuak, kopuruaren arabera, hauek dira:  

  • 5G sareko zerbitzuak (3). 5G sarea zabaltzea sektore elektrikoan, OMVan (operadore mugikor birtuala) eta OMRan (operadore mugikor erreala) gehi roaming nazionala eta FWA (Fixed Wireless Access).
  • Mugikortasuna (3). Ontziratutako entretenimendu masiboaren banaketa, ontzien bideozaintza eta bidaiarientzako 5G banda zabala eta mugikortasunean dauden ibilgailuen mantentzea. 
  • Energia (1). Ikuspen areagotua eta operadoreen urruneko laguntza. 
  • Zibersegurtasuna (1). 5G sareetarako funtsezko mehatxuak eta adierazleak modelatzea. 
  • Industria (1). Ekoizpen-prozesuak monitorizatzea eta kontrolatzea. 

5G Euskadi proiektuaren egungo egoera

Gaur egun, zibersegurtasunera bideratuta, BCSCari lotutako erabileraren kasuan, lehen fasea dagoeneko amaitu da. Ondorioz, 5G sareak hedatzerakoan dauden mehatxuak identifikatzeko analisia egin behar da. Analisi hori apur bat gehixeago zehaztuta, 5G sareetako segurtasun-estrategien eta sare horiek irudikatzen duten paradigma teknologiko berriaren egiaztapen orokorra egin da. Horretarako, mehatxu nagusiak identifikatu dira, eta kontuan hartu dira, besteak beste, eragile ezberdinak, egon daitezkeen mehatxu-motak eta mehatxu horiek zein eremutan gerta daitezkeen. 

Lehen fasea batik bat teorikoa izan da; horren ondoren, hurrengo urratsa praktikoa izango da, eta Arabako Parke Teknologikoan BCSCren instalazioetan hedatuko den 5G sarearen gaineko esperimentazioa jorratuko da. Egun, proben plan espezifikoa diseinatzen ari dira, MEC teknologiak (Multi-access Edge Computing) sartutako alderdiak bereziki aintzat hartuta. Etorkizun hurbilean, jarduera horiek zabalduko dira, proiektuaren erabilera-kasuen arazo espezifikoetan oinarrituta. 

Aldaketak 5G sareari esker 

5G sareek abantaila asko ekarriko dituzte enpresa eta erabiltzaileentzat. Beste batzuen artean, gaur egun komunikatzeko dugun modua aldatuko da, 100 aldiz biderkatuko baitu ohiko banda zabala. Gainera, sarearen erantzun-denbora 5 milisegundora jaitsiko da, zerbait aproposa telemedikuntza, sareko jokoak edo etorkizuneko auto autonomoen erantzun-abiadura bezalako gaietarako. Gauzen Interneti (IoT) dagokionean, konektatutako gailu-kopurua 100 aldiz biderka daiteke, dagoeneko zaharkituta dagoen 4G baino %90era bitarteko kontsumo baxuagoa lortzeaz gain. 

Aurreko guztiaren ondorio gisa, esan dezakegu 5G sarea dagoeneko errealitatea dela, eta gure onerako izango dela etorkizun hurbilean. 5G Euskadi Proiektuak erreminta baliagarria izatea agintzen du, teknologia baten azpiegitura ahalik eta segurtasun osoarekin ezartzeko; halaber, Euskadiko eraldaketa digital seguruarekin jarraitzeko balioko du. Zibersegurtasunaren euskal zentroa jarduera hori sustatzen ari da sortu zenetik. 

5G Euskadi proiektua 13 enpresa eta erakunde publiko eta pribatuk osatutako ekimen bateratua da.

Jada amaitu da Zibersegurtasunaren erabileraren kasuaren lehen fasea.

Agian interesatzen zaizu