Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Euskadiko 102 enpresek, Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasun industriala bultzatzera bideratutako lehen laguntzak jaso dituzte

102 enpresek, horietatik 56 gipuzkoar, 25 bizkaitar eta 21 arabar, aurten zibersegurtasun industriala bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntza programari etekina atera diote. SPRI Taldeak bultzatutako programa gure inguruan aitzindaria dena, hasiera batean 600.000 euroko diru-saila zuen eta, enpresen eskaera handiari so eginda, diru kopuru hori milioi bat eurora arte handitu da. Inbertsio publiko honek, zibersegurtasunean inbertsio pribatua sustatzeko balioko du, 2,34 milioi eurora heldu arte.

Zibersegurtasun Industrialera bideratutako laguntza programak, 18.000 euro eskaintzen ditu enpresa bakoitzeko, eta bere helburua, Zibersegurtasun Industriala bultzatzea da, batez ere, industria manufaktura- enpresen IT/OT (Information Technology / Operational Technology) inguruetarako, zibererasoak ekiditeko babes-sistemen konbergentzia eta integrazioari ekiten dioten proiektuetan, batik bat.

Zibersegurtasun Industrialera bideratutako laguntzak, SPRI Taldean osatutako eta Arabako Parke Teknologikoan kokatutako Zibersegurtasun Euskal Zentroaren (BCSC) sorreraren testuinguruan sortutako ekimen aitzindaria da; bere helburu nagusiak, jarduera dinamizatzea eta zibersegurtasunarekin erlazionatutako enpresa sektorea indartzea dira, baita arlo honetan Euskadi erreferente internazional moduan kokatzea eta euskal gizartean segurtasun informatikoaren kultura sustatzea ere.

2017ko irailean Zentroa martxan jartzearekin hasitako eta zibersegurtasun industrialera bideratutako laguntza plana bezalako ekimen desberdinekin berretsitako Zibersegurtasunaren aldeko apustua, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko enpresa eta herritarrekin duen konpromisoaren adierazle da eta gure herria Zibersegurtasunaren esparruan nazioarte mailako erreferente izatera bultzatzen du.

Zibersegurtasun Industrialarekin erlazionatutako ekimen honetan babesten diren arlo zehatzak, zenbait adibide aipatzearren, hauek dira: zibersegurtasun sistema perimetralen hobekuntza eta inplementazioa interneterako konexioan, zibersegurtasun kontu-ikuskapenak, sareko segurtasunaren inplementazioa, plan estrategiko eta plan gidatzaileak fase desberdinetan, urrutiko atzipen seguruak, erabiltzaile industrialen zibersegurtasunerako entrenamenduak, segmentazioa eta sekurizazio perimetrala, suebakiak, segurtasuna komunikazioetan, etab.

2018an estreinatutako Zibersegurtasun Industrialera bideratutako laguntza lerro berriak 2019an ere jarraituko du, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailburu Arantxa Tapiak, Basque Cybersecurity Day ekitaldian aurreratu bezala.

Ayudas para impulsar la Ciberseguridad industrial

SPRI taldeak miloi 1 euro bideratu du, enpresa industrialek zibersegurtasunean euren heldutasun maila areagotu dezatenerako zibersegurtasun neurrien aplikazioa sustatzeko asmoz. Honela, gainera, zibererasoei aurre egiteko babestuagoak egongo baitira eta zibersegurtasuna lehiakortasun hobari moduan aprobetxatzeko aukera izango dute.

Aurrekontua eskaera maila handia dela eta areagotu zen.

Laguntza, Zibersegurtasun Euskal Zentroaren sorreraren testuinguruan kokatzen da.

Agian interesatzen zaizu