Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Euskadiko 4.0 Industriaren eta Zibersegurtasunaren erreferentziako ekitaldiak aurten batu egin dira

Asistentes al Basque Cybersecurity Day en el Palacio Euskalduna.

Azaroaren 20 eta 21ean ospatuko da ekitaldia Bilbao Exhibition Centre-n (BEC).

Euskadi ekosistema berdingabea da, eskaeraz gain zibersegurtasuneko irtenbide propioen eskaintza ere badaukalako, eta bai Eusko Jaurlaritzaren babesa ere, esparru horretako ekimenen sorrera eta garapena sustatzeko.

Euskadiko 4.0 industriaren eta zibersegurtasunaren erreferentziazko ekitaldiak batu egin dira aurten erakunde publikoentzako, enpresentzako, klusterrentzako, zentro teknologikoentzako, unibertsitateentzako eta beste hainbatentzako topaleku izateko helburuari eutsiz, bai tokiko mailan, bai nazio mailan eta bai nazioartean.

Basque Industry 4.0-The Meeting Point 2014ean abiatu zen eta diziplinarteko ekitaldia da gaur egun, non estrategia, iritzi, teknologia, esperientzia eta tailerrak elkartzen diren, ekosistemako agente guztien arteko harreman eta sinergiak sustatuz. Izaera horrek egoki egiten du ekitaldia edozein sektoreko enpresarentzako. Seigarren ediziora iritsi da aurten, 4.0 industriari buruzko urteroko hausnarketa-data gisa sendotuta; horretarako, esparruan giltzarri diren agenteak dauzka, eta nazioarteko ospea lortu du. Horren adibide iaz Europako Batzordeak ekitaldi honen aldi berean berariaz prestatutako lehen batzar bateratua espezializazio adimentsuko hiru plataformen artean (S3Platforms); Slawomir Tokarsik, Berrikuntza eta Fabrikazio Aurreratuko zuzendariak (DG GROW), hitza hartu zuen kongresuko hitz-hartzeetako batean.

Basque Cybersecurity Day egunak harridura sortu zuen bere lehen edizioan nazioarteko presentzia maila zela eta, 8 nazionalitate desberdinetako 25 hizlarirekin, eta baita erakutsitako erakarpen-gaitasunagatik, 1.000 parte-hartzaile biltzera iritsita. Lehen saiakera hartan Europako hegoaldeko zibersegurtasuneko erreferentziazko ekitaldi bilakatu zen jada, zibersegurtasuneko neurriak industrian aplikatzera bideratua; zerbaitegatik da Basque Cybersecurity Centre zentroaren helburu nagusietako bat Euskadiko enpresen heldutasun maila handiagotzea, babestuago egote aldera,  zibersegurtasuna lehiakortasuneko abantaila gisa izan dezaten.

Ekitaldia azaroaren 20 eta 21ean ospatuko da Bilbao Exhibition Centren (BEC); programa definitzen ari da egun, zeinak 4.0 industriaren erronkei eta balio-katearen eta prozesuen digitalizazioari ekingo dien. Bertan kabitua izango dute teknologia aurreratuek, hala nola: cloud computing, robotika kolaboratiboa, sistema ziberfisikoak (CPS), errealitate birtuala, areagotua eta sentsorikoa, gizakia -  makina interfaze aurreratuak, industria-datuen analitika, fabrikazio gehigarria, etab.

Erakusketako gunea ere indartuko da, iaz 135 enpresa izan zituena. Gainera, BIND 4.0 azelerazio-programako edizio honetako start up teknologikoei ikusgaitasuna emango zaie berriro, aurten garrantzia berezia izan dutelarik zibersegurtasuneko proiektuek.

Euskadi ekosistema berdingabea da, eskaeraz gain zibersegurtasuneko irtenbide propioen eskaintza ere badaukalako, eta bai Eusko Jaurlaritzaren babesa ere, esparru horretako ekimenen sorrera eta garapena sustatzeko. Ekitaldi biak batera ospatzeak Euskadi 4.0 industriako eta zibersegurtasuneko esparruetako erreferente europar gisa posizionatzen lagunduko du.