Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Euskadiko zibersegurtasun ekosistemak agerian utzi du bere ahalmena RSA ekitaldian

Euskadiko zibersegurtasun enpresa ekosistemak bere gaitasuna erakutsi du RSA Conference jardunaldian, mundu mailako zibersegurtasunaren inguruan ospatzen den ekitaldi garrantzitsuenetako bat. Ekitaldia San Frantziskon hasi zen martxoaren 4an, eta hilaren 8an amaituko da. Ekitaldian zehar, BCSCk eta Euskadiko zibersegurtasun hainbat enpresak jardunaldi bat antolatu dute, Euskadiko zibersegurtasun ekosistemak duen ahalmena ikusgarri egiteko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua den Arantxa Tapiarekin bat.

«Basque Country: Land of Cyber Opportunities» lelopean, agerian utzi da Euskadi zibersegurtasun sektorean ekintzailetzarako toki aproposa dela bertako industria-ekosistemak duen ahalmena dela eta, bai eta Eusko Jaurlaritzak ekimen berriei emandako laguntzari esker ere.

Bertaratutakoak Asiatik (Japonia, Taiwan, Qatar eta Israel), Ipar Amerikatik (Estatu Batuak eta Mexiko) eta Europatik datoz. Aipatzekoa da honako pertsona hauen parte-hartzea: S4ren sortzaile Dale Peterson-ena -munduko ICS (Industrial Control System) zibersegurtasun ekitaldirik nagusiena eta aurreratuena da S4-; RSAko hainbat konferentziako hizlari Riaz Zolfonoon-ena; eta Gartner enpresan azpiegituretarako CIBER ikerketa zuzendari Gorka Sadowski-rena.

BCSCren zuzendari Javier Diéguezek hasiera eman dio ekitaldiari. Hasierako panelean, aurretik aipatutako hiru hizlariek eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak, Arantxa Tapiak, parte hartu dute.

Panel horretan, jarraian, Panda Securityk, Hdiv Securityk, SealPath-ek, CounterCraft-ek, Redborder-ek, Enigmediak eta Alias Robotics-ek ere esku hartu dute. Izan ere, enpresa horiek guztiak profil teknologiko disruptiboa dute, eta Euskadiko zibersegurtasun ekosistemaren ahalmena aipatu dute, adibide gisa.

Euskadi, ekintzailetzaren buru zibersegurtasunari dagokionez

Euskadiko zibersegurtasun merkatuari nazioarteko ikusgarritasuna emateko BCSCren estrategiak fruituak ematen jarraitzen du, urte honetako hasieran erakutsi zuen legez. Izan ere, zentroaren zuzendari Javier Diéguez bigarren lantaldearen zuzendarikide izendatu zuen Europako elkarte ECSOk. Izendapen horri esker, Euskadik nabarmentasuna lortu zuen nazioarteko mailan, inbertsiogileak erakartzeko interes foku gisa lekua hartze aldera. Hala, erakutsi da Euskadi eskualde aproposa dela sektore horri lotutako enpresak ezartzeko, non industria-ekosistema indartsuak aukera berriak sortzen laguntzen baitu.

Aurreko urtearen amaieran, Euskadiko zibersegurtasunaren liburu zuria argitaratu zen, alegia, zibersegurtasunari lotutako eta Euskadin egoitza duten 100 elkarte baino gehiago jasotzen dituen katalogoa. Hala, agerian utzi zen gaur egungo ahalmena, bai eta negozio-aukerak ere.

Halaber, aipatu behar dira Eusko Jaurlaritzak bultzatutako beste hainbat ekimen, hala nola, BIND 4.0 programaren hirugarren edizioa merkaturatzea  -programa hori startup direlakoek eta nazioartean nagusiak diren enpresek bultzatutako proiektu teknologiko berrien garapenari dago lotuta- edo Basque Digital Innovation Hub zibersegurtasunerako gunea zabaltzea -azken hori BCSCk egin du, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko kideekin batera-.

Representantes de empresas vascas de ciberseguridad con Javier Diéguez y Arantxa Tapia.

«Basque Country: Land of Cyber Opportunities» lelopean, Euskadi zibersegurtasun sektorean ekintzailetzarako toki aproposa dela erakutsi da.

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroarekin (BCSC) batera, zibersegurtasunari buruzko 12 elkarte ekitaldira hurreratu dira beren ahalmenak erakuste aldera.

Ekitaldian, 13 estatuko hainbat bertaratutakok parte hartu dute (Espainiakoek ere), bai eta Europako zibersegurtasun erakundeak ere (ECSOk).