Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Euskadiko zibersegurtasunaren liburu zuria

Libro blanco ciberseguridad Euskadi

Zibersegurtasunaren alorrean 109 erakunde katalogatu dira Euskadin.

Lurralde berean zibersegurtasun zerbitzuen eskari handia eta konponbideen eskaintza oso bat batzeak Euskadiri nazioartean inbertsio eta ekintzailetza ekosistema oso interesgarria bihurtzeko aukera ematen dio.

Gaur egun, gizarteak teknologia adoptatzeak sektore publiko eta pribatuentzako erronka bat suposatu du, eta hauek gaur egungo garapenean parte hartu behar izan dute, gizartearen eta merkatuaren eskakizun berriak asetzeko, teknologia berriak beren garapenean geroz eta abiadura handiagoarekin integratzen direlako.

Teknologia berriak hartzeak gizartearen, erakunde publikoen eta enpresen transformazio digitala ekarri du. Transformazio horrekin batera, mehatxu eta arrisku berriak agertu dira.

Europako Batzordeak berak, mehatxu eta arrisku berrien eragina gutxitzeko helburuarekin Europar Batasunean (EB), zibersegurtasun estrategia bat markatu du, helburu bezala askatasun eta demokraziaren balore europarrak sustatzea eta ekonomia digitalaren hazkunde seguru bat zaintzea izanik. Horretarako, duela gutxi zenbait araudi eta zuzentarau onartu ditu, horien artean, NIS Zuzentaraua, ordenagailuen sistemen zibererresilientzia indartzea, sarean delinkuentziaren inpaktua murriztea eta EBko zibersegurtasuna eta nazioarteko segurtasun zibilen politika indartzea.

Bestalde, Datuen Babeserako Araudi Orokor berriak (EB) 2016/679, (aurrerantzean DBAO), Europako Parlamentuak apirilaren 27an onartua, Europako Batasunaren datuen babesaren arloan esparru juridiko berri bat suposatu du. Araudi honek pribatutasun printzipioak indartu eta kaltetutako pertsonen eskubide eta betebehar berriak arautzen ditu, hori guztia accountability printzipio berrian oinarrituta, erantzukizun proaktiboa izanda, beraien eragiketek datu pertsonalen tratamendua dakarten erakundeei diligentzia betebeharra ezarrita.

Testuinguru honetan, Euskadi, gizarte moderno eta aurrerakoi baten adibide bezala, gizarte-kohesio, segurtasun eta erresilientzia handiagoa duen eredu baterantz mugitzen ari da. Horregatik, Euskal Gobernuaren bultzadari esker, Basque CyberSecurity Centre ezarri zen (hemendik aurrera BCSC edo Zentroa), Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren (hemendik aurrera EGEA) antolakuntzan sartzen dena, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.-ren (hemendik aurrera Grupo SPRI) barruan, Gobernuaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko sozietatea.

Euskal zibersegurtasun ekosistemaren egoera orokorraren irudi bat izateko, ondorengo ikerketa burutu da, zibersegurtasunaren sektorearen analisi bat erakusten duena, sektorearen irtenbideak eta aukerak bezalako alderdi garrantzitsuak eta Euskadin zibersegurtasunari eskainitako erakundeen gaur egungo egoera zehatza barne.

Dokumentua hurrengo estekan eskuragarri dago. Infografia hemen ikusi dezakezu.