Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Euskadiko zibersegurtasunaren Liburu Zuriaren 2.argitaraldia

Euskadiko zibersegurtasunaren sektorea heterogeneoa da eta tamaina desberdinetako eragileak dauden haren barruan, bai multinazional handiak bai enpresa txiki eta ertainak. Euskadiko zibersegurtasunaren Liburu Zuriak merkatu horren argazkia eta laburpena ematen ditu, eta bere horretan, aldiro berrikusten den katalogo bizia da.

2. argitaraldi honetan 153 eragile katalogatu ditugu, tartean 125 enpresa pribatu; horietatik, 29 startup-ak dira, denak Euskadin kokatutakoak. Konparatze aldera, 1. argitaraldian 109 enpresa pribatu eta 18 startup izan genituen. Esteka honetan bertsio osoa ikus daiteke, sektoreari eta Euskadiko zibersegurtasun-ekosistemari buruzko informazio zehatza eskaintzen duena, bertan diren eragile guztiei buruzko xehetasun guztiak emanez.     

Jarraian, bertan jasotako ondorio nagusiei buruzko zertzelada batzuk nabarmenduko ditugu. 

Egoera konplexua

Ikuspuntu sozio-ekonomiko globaletik, arrisku digitalen eta haiek ustiatzeko moduaren (zibereroasoen) eremuan dagoen etengabeko aldaketa-dinamika ezagunari COVID-19aren krisia gehitu zaio 2020an, eta horrek baldintzatu egingo du antolakundeek etorkizunean babes-prozesuei ekiteko era, seguruenik protagonismo handiagoa emanez telelanari eta gehiago erabiliz hodeiaren barruko zerbitzuak.     

Gainera, sektoreak egonkortzen jarraitzen du: 2018an bat egin zuten S21sec eta Nextel-ek, 2019an Wise Security Global-ek bere negozioak berrantolatu zituen eta LKS Next-ek Secure&ITren gehiengoa erosi zuen, eta 2020aren hasierak Euskadin sortutako bi enpresaren fusioa ekarri digu: Ibermática eta  ITS Security. Bestalde, WatchGuard amerikar konpainiak Panda Security erosi du. Azken mugimendu horrek argi uzten du, zalantza gabe, Euskadin sortutako zibersegurtasun-teknologiak garrantzia duela munduan, baina aldiz, haren etorkizunari buruzko erabakigunea Atlantikoaren beste aldera joango da, eta horrek hausnarketa eragin behar luke, kontuan izanda Europak beste ekonomia batzuekiko izan ohi duen mendekotasun teknologikoa.            

Egoera konplexu eta aztoratu honetan, lider izateko konpromisoari eusten dio Eusko Jaurlaritzak, gizartearen arlo guztietan zibersegurtasunaren aplikazioa sustatzeko, giltzarria baita enpresa-antolakundeek bizirauteko dituzten aukerak handitu eta, hala, gure industria gaur egungo pribilejiozko tokian mantentzeko.   

Industriako Zibersegurtasun Hub bat Garatzeko Euskadiko Plan Estrategikoa 

2019an, BCSCk euskal zibersegurtasun-ekosistemaren egoeraren ebaluazioa egin zuen, zibersegurtasuneko eta ekintzailetza digitaleko beste hub global batzuekin alderatuta egoera zein zen ezagutzeko; horrek aukera eman zuen bai indartu beharrekoa bai indar-guneak identifikatzeko. Hausnarketa haren emaitza gaur egungo Industriako Zibersegurtasun Hub bat Garatzeko Euskadiko Plan Estrategikoa izan zen

Ahalegin handiagoa eskatuko duten eta etorkizunean Hub-aren garapena gehien baldintzatzen duten alderdien artean, nabarmentzekoa zen talentu-sorrera, eta kezka hori Planaren lanketan jardun zuten guztien artean zabalduta zegoen. 

Indartu beharreko beste arloei dagokienez, egiaztatu zen euskal ekintzailetzak jasangarritasuna bilatzeko joera izaten duela, hazteko ahalmena bilatzekoa bainoago, eta horrek, nolabait, mugak jartzen dizkie ikusgaitasunari eta teknologiaren eremuko inbertsiogile handiak erakartzeari.       

Ifrentzuan, Euskadirentzat etorkizun oparoa iradokitzen duten faktoreak bestelakoak direla ikusi zen: tamaina handia lor dezakeen tokiko merkatua, digitalizatzearen inguruan berritzeko bokazioa duen industriaren baitakoa; ongi finkatutako zibersegurtasun-sektorea; Europako bizi-kalitaterik onenetakoa, hainbat adierazleren arabera; eta eskariaren gainean ekiteko aukera ematen duten eskumen fiskalak.         

Zibersegurtasun-ekosistemaren espezializazio teknologikoa

Jakina da zibersegurtasuna enpresa askorentzako negozio-eredu berrien iturburu eta datozen hamarkadetan kalitatezko enplegu jasangarrien sortzaile bihurtzeko bidean dela. Gainera, pandemiak ekonomian eragindako atzerakadak argudioak ematen ditu zibersegurtasuna bultzatzen jarraitzeko, krisi-garaian jarduera ekonomiko gisa izan duen portaera bilakabide orokorraren aurkakoa izan baita. Beste sektore batzuk nabarmen sufritzen ari direnean, konfiantza digitala gorantz doan negozioa da, eta horregatik, are zentzu handiagoa du Plan Estrategikoan adierazitako ekintzak erabakitasunez gauzatzeak.                     

Hemendik sei urterako anbizioa zibersegurtasun-ekosistemaren espezializazio teknologikoan aurrera egitea da, euskal industria estrategikoaren balio-katerantz. Mugimendu horren berezko bultzatzailea den BCSCrekin batera, funtsezkoa izango da CyBasque euskal zibersegurtasun-industrien elkartearen zeregina, eskaintza egituratu eta sektore pribatuaren etorkizuna diseinatzeko. Bi eragileen etengabeko lankidetzaren bidez, ekosistemak gai izan behar du ideiak, talentua eta inbertsioa erakartzeko, eta ingurune optimo bat sortzeko behar diren harreman guztiak dinamizatzek aldera. Ingurune horrek berrikuntza eta ekintzailetza erraztuko ditu, eta parte hartzen duten enpresen ekoizpen-jarduera globala areagotzea eragingo du, bai hornitzaileena bai erabiltzaileena.                     

Ilusioz, baikortasunez eta sektore pribatuarekin batera lan eginez ekingo diogun erronka handi horri. Hura arrakastaz gainditzeak zibersegurtasun industrialaren euskal sektorearen marka-irudia aitortzen lagundu behar luke, eta Europan erreferentziazkoa den espezializatutako ekosistema gisa.          

Informazio gehiago lortzeko, Liburu Zuriaren bigarren argitaraldia deskarga dezakezu esteka honetan. Horrez gain laguntza behar baduzu zure zibersegurtasuna edo zure enpresarena kudeatzeko, eskura jarriko dizugu online katalogo bat, zure beharrizanetarako enpresa eta konponbide egokienak eskainiko dizkizuna.    

Online katalogo horretan agertu nahi duten Euskadiko zibersegurtasun-enpresa guztiek informazio gehiago eska dezakete [email protected] helbide elektronikoan.

libro blanco

2. Argitaraldi honetan 153 eragile katalogatu ditugu, tartean 125 enpresa pribatu, eta azken horietatik 29 startup; lehen argitaraldian 109 enpresa eta 18 startup izan ziren.

Industriako zibersegurtasunaren euskal sektorearen marka-irudiarentzat aitortza bilatzen dugu, Europan erreferentziazkoa den espezializatutako ekosistema gisa.

Agian interesatzen zaizu