Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

RKL Integral-ek eta Telefónica UK -ak zure Negozioaren Jarraipen Plana modu seguruan automatizatzearen arrakasta erakusten digute

Enpresen berrikuntzaren zati oso garrantzitsu bat merkatuaren jarraipena eta beste esperientzietatik ikastea da. Horregatik, BCSCn uste dugu gure ekosistemako enpresen arteko elkarrizketa funtsezkoa dela sektore osoa aberasteko. Praktika egokiei edo arrakasta-kasuei ikusgarritasuna ematea da hori lortzeko gure jardun-ildoetako bat eta gaur euskal arima eta nazioarteko proiekzioa duen proiektu bat dakarkizugu.

Izan ere, euskal enpresek atzerrian jauzia emateko beldurrik izan ez dezaten bultzatzen ditugu eta, RKL Integral, nazioartean euren proiektuak egiten ari diren enpresa ugarietako bat da. Segurtasun Integraleko sistemen aholkularitza eta ingeniaritza bat da, hau da, mundu fisikoan zein digitalean egiten dute lan. Bilboko enpresa honek Safety & Security sistemen kudeaketa zerbitzuak eta SaaS (Software as a Service) soluzioak eskaintzen ditu, ingurune globaletako arriskuak azkar identifikatu eta ebaluatzeko prozesuak digitalizatzeko. Horri esker, bezeroak edozein mehatxuri buruz guztiz informatuta mantentzeko gaitasuna dute. Horretarako, VES PaaS erakusle berria bezalako tresnak erabiltzen dituzte, azpiegitura kritikoen segurtasun integrala nola funtzionatzen duen azaltzen laguntzen duena, ziber-sistema fisiko batean (CPS) pertsonak, aktiboak, prozesuak eta ospea modu integralean kudeatzeko gai delako, gobernantzaren, arriskuen eta arau-betetzearen ikuspegi holistikoa eskainiz denbora errealean.

Arrakasta-kasua: Negozioaren Jarraipenerako Plan arin eta moldagarria

RKL Integral-ek bere lanaren nazioartekotzearen aldeko apustu sendoa mantentzen du eta mundu mailan proiektuak garatu ditu Amerika, Egipto, Saudi Arabia, Frantzia, Alemania eta Erresuma Batuko hainbat herrialdetan. Horren ondorioz, bere azken proiektua Telefónica UK-rentzat etorri da, Erresuma Batuan zerbitzua ematen duen eta nazio-intereseko azpiegitura kritikoak kudeatzen dituen telekomunikazio-operadorearen filiala. Enpresak Negozioaren Jarraipenerako Plana (PCN) behar zuen, baina dokumentu mota hauek azkar zaharkitzeko arriskua dute, une zehatz batean eta baldintza oso zehatzetan zehatz-mehatz lantzen diren lanak baitira. Hala ere, egungoa bezain aldakorra den ekosistema batean eta hain ingurune lurrunkor batean, mundu fisikoan zein birtualean, PCN on batek arina eta edozein egoeratara moldagarria izan behar du, krisi baten aurrean ezartzea beharrezkoa denean, horrela langile bakoitzak argi izango ditu bere betebeharrak.

Hori konpontzeko, RKL Integralek, Veoci enpresako Value Added Reseller, Prozesuen Automatizazioan (AdP) lan egin du, dokumentu estatikoetan oinarrituta dagoen Negozioaren Jarraipen Plana hodeian kokatutako plataforma batek onartzen duen tresna batera eraldaketa errazten duena. Horrek hainbat abantaila ekartzen ditu:

  • Tresna birtuala hodeian, Europako zerbitzari erreplikatuetan kokatuta eta gailu anitzeko sarbidearekin.
  • Telefono mugikorretik edo tabletetatik sartzeko aukera, eremuko langileek zein kontrol zentralizatuko zentroek uneoro erabil dezaten.
  • Negozioaren jarraipena eta langileen kudeaketa arrisku handiko postu ezberdinetan baliabideen erabilgarritasuna modu seguruan eta erdi-automatikoan orkestratzeko.
  • Krisialdiaren aurrean beharrezkoak diren pertsonen, izapideen eta zereginen koordinazioa denbora errealean eta zeregin bakoitzaren funtzioen eta egoeraren jarraipen zehatza egiteko.

RKL Integral-en lanari esker, Telefónica UK-ak tresna moldakorra du orain larrialdi kasuetan antolatzeko eraginkorra dena. Euren Negozioaren Jarraipen Plana dagoeneko ez da elementu zaharkitu eta higiezina, ingurunean gertatzen diren aldaketen arabera eguneratzen dena. Guzti hau ez litzateke posible izango Segurtasunaren Plan Integralen Kudeatzaile Operatibo-rik gabe, arrisku fisikoak edo zibernetikoak kudeatzen eta funtzionatzen dituen zerbitzua, Azpiegitura Kritikoan eta Aldiberekotasun Publikoan.

Ziber-ekosistemako beste enpresa batzuk ezagutu nahi badituzu, gure zibersegurtasun katalogoan aurki ditzakezu .

Agian interesatzen zaizu