Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Internet of things (IoT) gure bizitzaren parte da jada

Nahikoa da egunerokotasunari begiratu bat ematea, Internet of Things (IoT) gure eguneroko bizitzan uste baino txertatuago dagoela eta geratzeko indarrez etorri dela ikusteko. Baina, zer da IoT?

IoT, edo Gauzen Internet, hainbat gailu eta objektu sare baten bidez nola elkartu eta interkonektatu daitezkeen definitzen duen kontzeptua da, edozein motatakoa dela ere. Eta elementu horiek edozein motatakoak izan daitezke: mekanikoak edo industrialak, pentsa ditzakezun ohikoenak, etxetresna elektrikoak, oinetakoak edo arropa. Nolabait esateko, makina-makina prozesu tradizionaletik (M2M) harago doan elkarrekintzaz ari gara, pertsona baten esku-hartze aktiborik gabe egin ohi dena eta prozesu, protokolo, sistema eta zerbitzu ugari eskatzen dituena.

Gaur egun teknologia honi buruz sarriago hitz egiten den arren, Iot-en ibilbidea 1999an hasten da MITen, irrati-frekuentzia bidezko identifikazioari buruzko ikerketekin (RFID). Oracle enpresaren arabera, 2020an 10.000 milioi gailu zeuden elkarrekin konektatuta, 2025ean 22.000 milioi baino gehiago izango dira. Konektibitate horri ematen zaion garrantziaren erakusgarri, Open Cloud Factory enpresak NAC software-soluzio bat eskaintzen du, zeinaren funtzioa sare korporatibo batera konektatzen diren aktibo guztiak automatikoki deskubritzea, identifikatzea eta sailkatzea da, gailu-mota edo hura nola konektatzen den kontuan hartu gabe. Edo Relyum, datuak denbora errealean komunikatzeko estandar seguru eta sinkronizatu bat sortu duen beste enpresa bat, IoT soluzioak eskaintzen dizkiena sistema kritikoei, argindarra, petrolioa edo automobilgintza bezalako sektore garrantzitsuetan. Ildo horretan, eta IoT gaiekin lotutako hainbat gaien erakusgarri, Countercraft enpresa jar daiteke adibide gisa. AEBetako Defentsa Sailarekin lan egingo du, mehatxu zibernetikoak detektatzeko eta inteligentzia biltzeko gaitasunak hobetzeko, IoT inguruneak monitorizatzeko gaitasuna erabiliz.

IoT gure eguneroko bizitzan

Dagoeneko "normala" da era guztietako objektuak ikustea, makinerian integratutako gailuen bidez beste objektu eta zerbitzu batzuekin komunikazioa errazteko gai direnak. Ohikoena sukaldeko aparatuetan ikustea da, hala nola hozkailuetan, gai baitira produkturen bat noiz agortzen den detektatzeko edo ohiko supermerkatuari eskatzeko. Teknologia hori ikus dezakegu, halaber, ibilgailu edo garraio-sistema batzuetan, Cortana, Alexa edo Siri motako laguntzaile pertsonaletan, termostato adimendunetan eta beste gailu domotiko batzuetan, osasunaren jarraipenerako sistemetan (pultsazioen eta tentsio arterialaren kontrola, taupada-markagailuak, audifonoak), hezkuntzaren eta errealitate birtualaren esparruan, etab.  Ibilgailuen sektoreari dagokionez, Eurocybcar aipatu behar da. Enpresa horren enpresa-helburua "auto konektatua" kontzeptuan oinarritzen da eta hainbat alderdi ebaluatzen eta egiaztatzen dira, hala nola autoaren sistemei egindako zibererasoak edo floten kudeaketa.

Askotan, jasotako datuak egiazkoak izatea eskatzen da eta horretarako, Ironchipek bere teknologiako IA algoritmoak erabiltzen ditu leku horretako irrati-uhin guztien azterketatik abiatuta kokapen bakar bat definitzeko eta ziurtatzeko, aztertutako elementuaren kokapen zehatza definitzen duen sinadura esklusibo bat sortuz, objektu bat edo pertsona bat den axola gabe. Informazioa baliozkotzeko beste adibide aipagarri bat Wimbitek da, Blockchain teknologian oinarritzen dena eta datu indibidual bakoitzerako ziurtagiri bat ematen duten gailuak sortzeko metodo bat patentatu duena, haien egiazkotasuna bermatuz eta trazabilitatea mantenduz, Blockchain Ready IoT edo BRIoT izenekoa.

IoTk industria-arloan duen garrantzia

Industria-sektorea teknologia horren onuradun handia da, Industrial Internet of Things (IIoT) izenekoa, batez ere sentsore eta gailuen instrumentazio eta kontrolari dagokionez, automatizazio eta kontrol mota jakin batzuk lortzeko eta negozio-eredu berriak sortzeko. Horri dagokionez, ezin dugu aipatu gabe utzi Alias Robotics empresa. Izan ere, iazko abenduan Telefónica telekomunikazio-enpresarekin aliantza bat sinatu zuen eta robotentzako eta horien osagaientzako zibersegurtasun-soluzioak eskaintzen ditu. 2021aren hasieran Alemanian robotentzako munduko lehen zibersegurtasun-laborategia sortuko du. IIOTekin zerikusia duten enpresekin jarraituz, Keynetic dago, enpresa industrial batean konektatutako gailuen kontrol-teknologietan espezializatua eta berriki BIND 4.0 azeleragailuan aukeratu dena. Garatzen duen teknologiak aukera ematen dio bezeroari definitzeko zer ekipo konekta daitezkeen elkarrekin eta zertarako, edo nork izan dezakeen konektatutako makina bakoitzerako sarbidea edo ez.

IIOTera bideratutako beste enpresa batzuei dagokienez, Barbara IoT nabarmendu daiteke, energiaren industriara, trenbideetara eta azpiegitura adimendunetara bideratua eta bere 3 irtenbideekin arestian aipatutako industrietarako sistema eragile segurua integratzea bilatzen duena. Ildo horretan, Enigmedia ere aipatu behar da. Industria-sektorera oso bideratuta dagoen Euskal ekosistemako enpresa honek, IoT gailuak zifratzeko soluzio oso bat garatu du sentsoreek, PLCek edo RFID irakurgailuek hartutako datuak gordetzeko.

Azkenik, epigrafe honetan, zibersegurtasunaren gaiak jorratzen dituzten hiru enpresa aipatu behar dira: Bullhostek IIoT ingurunean zibermehatxuak detektatzeko tresnak eta zerbitzuak garatu ditu lau negozio-arlotan:  zibersegurtasuna, "Cloud" zerbitzuak, sistema aurreratuak eta negozio digitala; Jakincode eta haren zibersegurtasun-zerbitzu aurreratuak IoT elementuen analisian, informazioa baimenik gabeko gizabanakoei, erakundeei edo prozesuei jakinaraztea saihesteko eta negozio-prozesuen jarraitutasun egokia bermatzeko kasurik muturrekoenetan ere; eta Redborder, enpresa eta zerbitzu-hornitzaileentzako aukera bat, IoT middleware-gertaerak prozesatzeko soluzioak eskaintzen dituena, besteak beste.

2020an, 10.000 milioi gailu elkarrekin konektatuta zeudela kalkulatzen da eta 2025ean, 22.000 milioi baino gehiago egongo direla.

IoT aurrerapen handia da bai industria-sektorean, bai azken erabiltzailearenean eta egunerokoan.


Agian interesatzen zaizu