Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Kudeaketa aurreratuaren europako astea: zibersegurtasuna kudeatzeko erreferentzia-esparrua

Azaroaren 5etik 15era Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea izango da, Kudeaketa Aurreratuari buruzko jardunbide egokiak eta esperientziak trukatzera bideratutako topagunea, Europako Erkidegoan urtero egiten dena. Aste horretan zehar, 50 ekitaldi antolatzen dira batez beste, eta 65 bat erakundek hartzen dute parte, EUSKALITen koordinazioarekin.

Ereduak aplikatzeak duen garrantzia, zibersegurtasunean heldutasuN-maila ebaluatzeko eta horren segimendua egiteko 

Ebaluazio eta segimendu ereduak aplikatu gabe daude oraindik enpresa eta erakunde askotan. Zibersegurtasuna erakunde guztien zeharkako jarduera bezala kudeatu behar da, negozio-prozesuak nahiz haren euskarri direnak bultzatzearren. 

Teknologia berriek gizartearen eraldaketa digitala ekarri dute berekin, eta, aldaketa horrekin batera, mehatxu eta arrisku berriak agertu dira. Hori dela-eta, zibersegurtasuna kudeatzeko esparrua erabili behar da, eta, bertan, gutxienez alderdi hauek hartu behar dira kontuan: 

  • Estrategia: zibersegurtasuna planifikatzeko, erakundearen helburu estrategikoekin elkartu behar da, premien, bezeroen baldintzen eta negozioaren helburuen arteko balantzea eginaz. 
  • Bezeroa: zibersegurtasunarekin loturiko arriskuek eragina izan dezakete egungo nahiz etorkizuneko bezeroengan. Erakundeak segurtasunarekin zerikusia duten produktuak eta/edo zerbitzuak eskaini behar ditu, bezeroari konfiantza emateko; gainera, alderdi hori balio erantsi moduan eskaini daiteke. 
  • Pertsonak: pertsonen inplikazioa funtsezkoa da zibersegurtasunean, segurtasunaren kudeaketaren eta operazioaren arduradunena nahiz gai horretan zuzenean inplikatuta daudenena. Zibersegurtasunaren kulturak pertsonei laguntza eman behar die erakundean sartzen direnetik aurrera eta garapen profesional osoan zehar. 
  • Gizartea: edozein erakunde gizartearen partaide da, eta zibersegurtasuna jorratu behar du dagokion testuinguruan, haren erantzukizuna izatetik haratago ere. Garrantzitsua da inguruneko premiak zeintzuk diren argi eta garbi jakitea eta parte hartzea zibersegurtasunaren arloko esperientzia eta ezagutzak eskainiaz. 
  • Berrikuntza: ideiak, zerbitzuak eta produktuak ezartzeak mehatxuei eta erasoei aurre egiten uzten du, bezeroen konfiantza gehitzearekin batera. 
  • Emaitzak: datuak eta informazioa eskuratzea, zibersegurtasunaren estrategiarekin loturiko prozesuak, politikak eta eragiketak ebaluatzeko, hobetzeko eta berritzeko. 

Azaroaren 13an eta 14an, Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen zati bezala, jardunaldia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian; hain zuzen ere, Basque CyberSecurity Centrek "Erakundeetan eta Enpresetan Zibersegurtasuna Kudeatzeko Erreferentzia-esparrua" azalduko du, Euskalitekin batera hori lantzen aritu baita azken hilabeteetan zehar. Ekitaldia edozein erakunde-motako profesionalentzat izango da, erakundearen zibersegutasun-arloko heldutasun-maila gehitu nahi dutenentzat. Azaroaren 13an izango da 12:30etik 13:10era, 0D Aretoan. Izen-ematea hemen egin daiteke. 

BCSCK hitzaldia eskainiko du azaroaren 13an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Kudeaketa Aurreratuaren Europako 25. Astean zehar

Zibersegurtasuna erakunde guztien zeharkako jarduera bezala kudeatu behar da, negozio-prozesuak ez ezik, haren euskarri direnak ere babesteko.