Basque CyberSecurity Centren (BCSC) hezkuntza eta alfabetatze digitalaren alde egiten dugu, baita zibersegurtasunaren alde ere, familia guztiek Interneten aurki daitezkeen erronkak ezagutu, mehatxuak saihestu eta horien aurrean jardun dezaten.
Hori dela eta, "Ziberrean, Zibersegurola" kanpaina jarri dugu martxan aniztasunetik, tolerantziatik eta haurtzaroan eta nerabezarotik teknologia berrien zibersegurtasunari buruz sentsibilizatzeko. Kanpainia abian jartzeko hainbat erakunderen laguntza dugu; besteak beste, PantallasAmigas, Hirukide, DBEB, Kristau Eskola eta Twitter. Bihar, martxoaren 19a, Aitaren Egunaren harira, "Ahaidetasun digital positiboa" gaia hautatu dugu eta zenbait aholku emango ditugu guraso guztiei laguntzeko, seme-alabekin testuinguru digitalean goza dezaten.
Pandemiak eragindako murrizketek Internetekiko eta teknologiarekiko harremana birdefinitu dute, eta aldaketak eragin dituzte familien arteko dinamikan, baita norbanakoaren zein dinamika sozialetan ere. EHUko EU Kids Online Spain ikerketa-taldeak pandemia baino lehen egindako txosten batek zenbait gako ematen zituen:
Neurri murriztaile horiez gain, ikerketak nabarmentzen du gurasoek gutxien erabiltzen dituzten estrategia gaitzaileak seme-alabekin jarduerak partekatzea (%23) eta sareetan gauzak aurkitu eta ikastera animatzea direla (%27). Gainera, gurasoek ez diete aholkurik eskatzen nola jokatu behar duten jakiterako orduan (%16), ezta kudeatu ezin dituzten online egoerei nola aurre ez dakitenean (% 18) ere. %12k bakarrik onartzen dute online jarrera negatiboei buruz hitz egiten dutela. Horregatik, garrantzitsua da gurasoek seme-alabei laguntzea, entzutea eta aholku ematea Internet erabiltzen dutenean. Izan ere, beti da hobea heztea eta laguntzea debekatzea baino. Youtuber berri bat aurkitu edo Tik Tok erronka bat probatu nahi dutenean, komeni da hura ezagutzea, arreta jartzea eta haiekin hitz egitea dituzten jakinminak ulertzeko.
Familiei hezkuntza eta hazkuntza digitalean laguntzeko, jarraibide hauek proposatzen ditugu:
1. Lagundu eta partekatu pantaila aurreko uneak familia giroan.
Belaunaldien arteko oztopoak gainditzeko, bertan egoteko, ikasteko eta loturak sortzeko aukera ematen dizu.
2. Entzun, egiten dutenaren gainean arreta jarri, ez izan aurreiritzirik eta enpatizatu.
Mundua asko aldatu da, saiatu ulertzen.
3. Izan zaitez infruencer positiboa, betiere eredu ona eskainiz.
Izan zaitez praktika onen, jokabide egokien eta balio zentzudunen eredu.
4. Teknologia digitalen erabilera kontzientea eta kritikoa sustatu.
Zer, nola eta zertarako erabiltzen dituzten galdetu.
5. Erabilera alternatiboak eta sormena sustatu.
Interneteko aukera berriak ezagutu, gaitasunak garatu eta kezkak piztu.
6. Probatu, arriskatu eta esperimentatu lehen pertsonan.
Aztertu beharreko aukerez betetako ingurune aldakorra da.
7. Pentsatu nola hobetu teknologien eragina zure seme-alabengan.
Hobetzeko prozesu batean, hobekuntzak behatu, identifikatu, neurriak proposatu eta lorpenak neurtu etengabe.
8. Mugikorrak alde batera uzteko une eta muga argiak ezarri.
Gehiegizko erabileraren kontzientzia hartzeko eta deskonexioaren egokitasunari balioa emateko aukera paregabea da.
9. Eguneratuta mantendu, bilatu familiari laguntzeko behar duzun informazioa.
Sare sozial berriari edo bideojokoei buruz gehiago jakiteak kontrola ematen dizu eta konfiantza sortzen du.
10. Garatu bizitza digitalerako trebetasunak zure seme-alabekin.
Online bizitzeak enpatia, pentsamendu kritikoa eta emozio eta bulkaden kudeaketa eskatzen ditu bereziki.
BCSCk ingurune seguruaren alde egiten du, baita familia-eremuan ere; horregatik, garrantzitsua da gurasoek adingabeen eta Interneten arteko harremana modu positiboan babestu eta bultzatzea. Hala, arrisku digitalen berri izango dute gurasoek eta mehatxuei aurrea hartu ahal izango diete, beren seme-alabek gailuetan erabili ohi duten edukia zentsuratu gabe. Etorkizunean eskertuko duten beharrezko laguntza.