Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Malwarea, enpresa eta industria ingurunera gero eta gehiago bideratua

Malwareaz hitz egitea edozein software maltzur (MALicious softWARE) aipatzea da; hots, sistema batean sartzeko helburua duena, erabiltzaileak ezer jakin gabe. Malwareak aldaera asko ditu: birusak, botnetak, adwarea, troiarrak, spywarea, ransomwarea,... Baina guztiek ezaugarri komun bat dute; alegia, erabiltzaile baten ekintza (kontzientea ala ez) beharrezkoa dela. Eta azken erabiltzailea ez da bakarrik eraso-mota horien hartzailea; izan ere, azken urteetan, enpresak eta industria ziberdelitugileen helburu nagusi bilakatu dira.

Era horretan, Alias Robotics enpresak, adibidez, irtenbideak eskaintzen ditu industria bateko robotei hirugarrenek egiten dizkieten erasoen aurka babesteko. Bestalde, Barbara IoT enpresak industria-ingurunerako Sistema Eragilea garatu du, enpresan segurtasuna eta eraginkortasuna izate aldera. 

Gehienetan, artxibo maltzurra deskargatu ondoren etortzen da infekzioa, bai esteka bat duen posta elektronikotik, bai artxiboak partekatzen diren peer-to-peer zerbitzuetatik, bai torrent batetik edo baita ustez kaltegarria ez den programa bat deskargatzetik ere. Halaber, USB edo Flash unitate bat erabili ondoren infekta daiteke, baina orokorrean e-maila da malwarea zabaltzeko gehien erabiltzen den erremintetariko bat. Zuratrust, esate baterako, enpresa-ingurunean e-maila babesteko irtenbideetan espezializatuta dago. Nabarmentzekoak dira, baita ere, Titanium Industrial Security, zibersegurtasun industriala eta alboko sistemak lantzen dituena, edota Gaptain, ikastetxea edo familia bezalako ingurune hain konprometituetan zibersegurtasunaren eta gaitasun digitalaren arloko erantzunak ematen dituena. 

Helburua da euskal ekosistemak zibersegurtasunaren arloan duen potentziala nabarmentzea 

Zibersegurtasunerako Europar Batasuneko Agentziaren (ENISA) arabera, azken urterako mehatxuen analisi sektorial eta tematikoan (ETL2020), malwarearen inguruan mundu-mailan zeuden mehatxuek 2018ko maila berean jarraitu zuten; enpresei zuzendutako malwarea, ordea, %13 gehitu da, zehazkiago, zerbitzuetakoa, hezkuntzakoa eta txikizkako merkataritzakoa. Horrez gain, azterketa horretan nabarmentzen da, 2019ko zifrei erreparatuta, malware zirkulatzaile guztiaren %94ak posta elektronikoa erabili zuela garraio-modu gisa, eta, kasu gehienetan (%71), malware hori enpresako edo erakundeko langileek banatu zutela. 

BCSC-ren zibersegurtasunaren katalogoan, malwarearen aurkako produktuak dituzten hainbat enpresa ditugu, funtzionalitate berritzaile eta eraginkorrekin, eta horien helburua da ingurune seguruagoak lortzea. Zorionez, kopuru hori zabala da, eta egunetik egunera handitzen doa, eta horietako bakoitza, gainera, alderdi ezberdinetan espezializatuta dago. Gai nagusiaren arabera banatuta, ondorengoak nabarmenduko ditugu: 

Horiek guztiak euskal ekosistemako enpresak dira, eta haien know how eta esperientziari esker Euskadi zibersegurtasunaren sektorearen buruan aurkitzen da. 

Euskadi Smart Territory-tzat hartzen da; hots, zibersegurtasunaren arloko ekintzailetza eta berrikuntzarako apustu irmoa egiten duen ingurunetzat. Eragile publikoek zein pribatuek batera eta modu koordinatuan lan egiten dute enpresarentzat, industriarentzat eta herritarrentzat mehatxurik gabeko ingurune batera iristeko, eta aurrean aipatutakoak bezalako enpresek eta startupek ziberdelinkuentziarik gabeko leku hain desiratua lortzen laguntzen dute. 

Malwareak mehatxu garrantzitsuenetarikoa izaten jarraitzen du Euskadiko enpresa eta erakundeentzat, eta kontzientziazioa eta sentsibilizazioa dira mehatxu horiei aurre egiteko neurri eraginkorrenak.

Posta elektronikoa zibererasoetarako sarrera-bide garrantzitsuenetarikoa da.

Euskadi Smart Territory-tzat hartzen da; hau da, zibersegurtasunean ekintzailetzaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten den ingurunea.

Euskal ekosistemako hainbat enpresa malwarearen aurkako zerbitzuak eta konponbideak lantzen ahalegintzen dira.

Agian interesatzen zaizu