Konektibitatearen bilakaerak gero eta ahulago bihurtzen ditu ibilgailuak zibererasoen aurrean. Gaur egun, edozein ibilgailu hackeagarria eta crackeagarria da, eta hurrengo urteetan, elektrifikazioa, erabateko konektibitatea eta gidatze autonomoa iristean, mehatxuak areagotu egingo dira. Hori dela eta, CargoPro motor elektrikoaren proiektu berria, arrakasta bikoitza izan da %100ean garatu duten bi euskal empresentzat. Batetik, ibilgailu jasangarria da, eta, bestetik, Eurocybcar startupak ezarritako egiaztatze-prozesuei esker, munduko lehen ibilgailu zibersegurua da.
NUUK Mobility Solutions enpresak egindako fabrikazioa eta Eurocybcarek prototipo horrekin ziurtagiria lortzeko ezarritako ebaluazio- eta metodologia-prozesua adibide bikaina dira Euskadik bere enpresa-ekosisteman berrikuntzan eta garapen teknologikoan duen ahalmen handiaren erakusgarri.
Hain zuzen, AENORek ibilgailuen zibersegurtasunari buruz emandako ziurtagiria lortzeko, UNECE/R155 araudiaren eskakizunen arabera, zibersegurtasunari buruzko ebaluazio zorrotz bat gainditu behar izan da. Ebaluazio horretan, Eurocybcarek Arabako Parke Teknologikoko laborategitik zibersegurtasuneko 70 mehatxu espezifiko probatu ditu, berariazko metodologia baten bidez: ESTP -EUROCYBCAR Standard Test Protocol. Zibersegurtasunaren ziurtagiria lortzeak frogatzen du bitarteko eraginkorrak ezarri direla zibererasoa gertatzeko arriskua gutxitzeko, bai ibilgailuan doazen pertsonen pribatutasunaren eta bizitzaren aurka, bai ibilgailuaren sistemen osotasunaren aurka.
Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, ziurtagiria eman zion fabrikatzaileari, Amorebieta-Etxanoko Boroa Enpresa Parkeko instalazioetan. Euskadin du jatorria eta Eurocybaren ahaleginari esker lortu du arrakasta mundu osoan zehar. Azucena Hernándezek, Eurocybaren sortzailea eta CEO, "konpainiarentzat betetako amets" gisa deskribatu zuen. Hain zuzen, Eurocybcar sortu zen erabiltzaileak igotzen diren ibilgailuen zibersegurtasuna neurtzeko, ebaluatzeko eta ziurtatzeko modu eraginkor bat aurkitzeko kezkaren ondorioz. Bestalde, Tapiak nabarmendu zuen "gure ekonomiaren lehiakortasuna maila globalean gertatzen ari diren hiru trantsizio handietatik pasatzen dela". Trantsizio-digitala horietako bat da eta horren inguruan hurrengoko hau azpimarratu zuen: "trantsizio-digitala ezin da ulertu zibersegurtasunik gabe, Euskadik apustu sendoa egin baitu esparru horretan".
Ibilgailuen zibersegurtasunari buruzko AENORen lehen ziurtagiria da, baita mundu mailan ematen dena ere. Horietako lehena epe laburrean ebaluatu eta ziurtatu beharko da, ebaluazio hori derrigorrezkoa izango baita datorren uztailetik aurrera EBn homologatzen diren auto, furgoneta, kamioi, autobus, autokarabana eta atoientzat.