Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

100 organizaziotik gora jaso dira Euskadiko Zibersegurtasuneko Katalogoan

Zibersegurtasun Euskal Zentroak (BCSC) atal berri bat abiatu du bere webgunean, Zibersegurtasunaren katalogoa, Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuriaren osagarri gisa jaio dena. Liburu Zuria 2018ko amaieran argitaratu zen eta zibersegurtasunaren esparruan Euskadin zerbitzuak ematen dituzten 100 organizaziotik gora jasotzen ditu, esparruko etorkizuneko aukerak aurkeztearekin batera.

Zibersegurtasunaren katalogoak erabiltzaile eta enpresei produktu eta zerbitzuen bilaketa erraztea du xede. Horretarako, enpresen bilatzaile bat eta zibersegurtasunaren esparruko berariazko irtenbideen bilatzaile bat dauzka.

Lehen bilatzailean beren beharretara hoberen doitzen diren organizazioak bilatu ahal izango dituzte erabiltzaileek, enpresa mota, eskainitako produktu eta/edo zerbitzuen kategoria eta gertutasuna bezalako irizpideak oinarri hartuta. Irtenbideen bilatzailean testu librean bila daiteke, edo baita irtenbide motaren eta produktu eta/edo zerbitzu zehatzen tipologiaren arabera.

Katalogoan sartutako organizazio bakoitzetik, gainera, organizazio mota edo profilaren taxonomia desberdinetan oinarritutako klasifikazioa ikus daiteke, edo eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuen zerrenda eta horien deskribapena. Hori horrela, zibersegurtasunaren merkatuan dauden irtenbideak sakon ezagutzeko aukera ematen da.

  • Organizazio mota: fabrikatzailea, handizkaria / banatzailea, integratzailea / aholkularia, administrazio publikoa, unibertsitateak, lanbide-heziketako zentroa, etab.
  • Organizazioaren profila: startup, mikroenpresa, enpresa ertain edo txikia edo enpresa handia.
  • Produktuen kategoria: iruzurren aurkakoak, antimalware, informazio-ihesaren prebentzioa, komunikazioen babesa, etab.
  • Zerbitzuen kategoria: intzidentzien kudeaketa, prestakuntza eta kontzientziazioa, irtenbideen ezarpena, etab.

Esteka honetan deskarga daiteke erabilitako taxonomiaren kopia bat.

Gainera, harremanetan jartzeko bideak (helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta webgunea) eta Euskadiko 3 lurralde historikoetako bulegoen kokapena ere jasotzen dira.

Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zurian eta katalogoan zibersegurtasunaren euskal ekosistemaren egoera orokorraren lehen irudi bat ikus daiteke. Zibersegurtasunaren esparruan lanean ari diren eta katalogoan agertzen ez diren baina agertu nahi duten organizazioek [email protected] helbidera idatz dezakete, katalogoan sartzeko eskaera egiteko.

BCSCren webgunean baliabide osagarriak ere aurki daitezke, hala nola gida, ikerketa eta txostenak, hilero jasotzen diren abisu teknikoen buletinak, SCI buletinak eta infografiak, aholku eta jardun-pautekin, euskal gizartean zibersegurtasuneko neurrien ezarpena sustatzeko helburuarekin, gure gizartearen heldutasun maila areagotu eta jendarte seguruago bilakatzeko.

Manos sujetando imagen de lupa del buscador del catálogo de ciberseguridad.

Erabiltzaileek modu errazean bila ditzakete Euskadiko zibersegurtasunaren esparruko enpresa eta irtenbideak.

Katalogoan mota desberdinetako organizazioak jasotzen dira, hala nola fabrikatzaileak, handizkariak / banatzaileak, integratzaileak / aholkulariak, etab.

Agian interesatzen zaizu