Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

BCSC-k prestakuntza eta sentsibilizazio-jardunaldiak eman ditu Gorabide elkarteko familientzat

Basque Cybersecurity Centre (BCSC), Enpresa Garapeneko Euskal Agentziaren mendeko zentroa, sentsibilizazio-zerbitzuak garatzen aritu da zibersegurtasunaren arloan hasiera-hasieratik.

Era horretan, BCSC zentroan zenbait saio antolatu genituen urte hasieran  Gorabide elkartearentzat eta ZUREKIN programarentzat. Erakundeak familiei begira egiten du lan, horiek giltzarriak direla uste baitu zibersegurtasunaren inguruko gaian, bereziki kideen artean desgaitasun intelektuala duten pertsonak dituztenak. Tailer eta saio horien bitartez, BCSC-k prestakuntza eman du Interneten, sare sozialen eta telefono mugikorraren erabilera segurua bezalako gai garrantzitsuen inguruan. 

Lehen Saioa aurtengo urtarrilaren 20an egin zen, sare sozialetako segurtasunari eta telefono mugikorraren erabilera seguruari buruzkoa izan zen, eta 40 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten. Saioak izandako feeling onari eta parte-hartzaile kopuru handiari esker, gai osoago bati buruzko jardunaldia antolatzera animatu ginen, eta, horrela, Internet eta sare sozialen erabilera seguruari buruzko beste tailer bat egin genuen bi zatitan, martxoan zehar (9an eta 16an).

Bigarren tailer horretan, gainera, desgaitasun intelektuala duten pertsonen hamabi senitartekok hartu zuten parte, eta gai garrantzitsuak jorratu ziren; hala nola, Interneteko segurtasuna, telefono mugikorraren gehiegizko erabileraren kontrola eta prebentzioa, eta ziberbullyinga eta sareetako beste indarkeria-mota batzuk bezalako gai bereziki garrantzitsuak. Tailerrak familia horiengan eragindako erantzuna ikusita eta jardunaldietan galdera mordoa sortu zirenez, BCSC-k zalantza horiei guztiei erantzuna ematea beharrezkotzat jo du, eta, horretarako, tailer beraren bigarren edizioa egingo da maiatzaren 20an eta 27an. 

Saio horien bitartez, familien parte-hartze aktiboa sustatu nahi izan dugu uneoro, nahiz eta COVID-19aren pandemia bizitzen ari. Gainera, familia-taldeek interes handia erakutsi dute etxeetako eta hurbileneko eremuetako zibersegurtasunaren inguruan, eta, ondorioz, garrantzitsua da maiatzerako jada aipaturiko tailer berri horiek egitea. 

Sare Sozialak eta familia-arloan duten inpaktua 

 Sare sozialek modu ezberdinetan eragiten diete herritarrei, eta inpaktu hori biderkatu egiten da desgaitasun intelektuala duten pertsonak dituzten familiez ari garenean. Tailerren bitartez, BCSC zentroaren asmoa da gai horien eta horiekin lotutako beste batzuen erabilera segurua eta osasungarria egiteko modua azaltzea; izan ere, teknologiak erreminta bezala balio dezake ahulenen erlazioa eta garapena sustatzeko, baina arrisku-faktoreekin eta dauden mehatxuekin zerikusia duten bestelako gai garrantzitsu batzuk ere ukitu eta sartu behar ditu. 

Interneten erabiltzaile nagusiak nerabeak eta gazteak dira, eta desgaitasun intelektuala dutenak kontuan hartu behar dira, oso ahulak izateagatik. Lehen saioan agerian geratu zen gurasoek kezka handia dutela gai horien gainean, parte-hartzaile askok 18 urtetik beherako seme-alabak baitzituzten eta beste batzuk 18 eta 30 urte arteko gazteak.  

Jardunaldi horien laburpen gisa, nabarmendu behar da BCSC-k erantzun oso positiboa jaso duela bai Gorabideren eskutik, bai familien eskutik. Bi aldeek adierazi dute bertaratuak izugarri kezkatzen dituzten gai batzuk jorratzea errazten dutela tailer hauek. 

BCSC zentroan gure herritar guztiei sentsibilizazioa emateaz kezkatzen eta arduratzen gara.

Eskainitako saioak eta tailerrak Interneten, sare sozialen eta telefono mugikorraren erabilera seguruan oinarritu dira.

Lehen saioak izandako arrakasta eta familiek erakutsitako interesa kontuan hartuta, beste jardunaldi bat antolatu genuen gai konplexuagoekin.

Agian interesatzen zaizu