Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Segurtasun/zibersegurtasunaren garrantzia, IKT arloko profesionalei begira

Joan den maiatzaren 27an, asteazkenarekin, zibersegurtasunari buruzko kontzientziazio-jardunaldi bat egin zen online, Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialak (COIT) eta Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniaritza Elkarteak (EHTIE) antolatuta, eta BCSCren parte-hartzeaz. Jardunaldiak eztabaida-egitura izan zuen, "Segurtasun/zibersegurtasunaren garrantzia, IKT arloko profesionalei begira" goiburupean.

Web-mintegian 130 profesionalek hartu zuten parte, eta zibersegurtasunaren euskal ekosistema indartsuko startup-etako batzuk izan ziren protagonista, RKL Integral eta P3rseus esate baterako. Eztabaidaren hasieran ongietorri-mezua eman zuen Álvaro Ubierna EHTIEko dekanoak; haren ostean Jesús Ugarte EHTIEko dekanordeak hartu zuen hitza, eta bera izan zen jardunaldiaren zeremonia-maisua. Lansaioan azpimarratu egin zen beharrezkoa dela segurtasunari ikuspuntu global batetik heltzea, bai alderdi fisikoa bai digitala barne hartuz. 

Symantec-ek egindako azterketa batek dioenez, 2017an 978 milioitik gora pertsonari eragin zien ziberkrimenak, modu batean edo bestean. Era berean, McAfee-ren beste azterketa batek agerian utzi zuen ziberkrimenak munduko ekonomian duen inpaktua 490.000 milioi euro ingurukoa dela, arma- eta droga-trafikoena baino handiagoa. Horrek erakusten du zer-nolako profesionalizazioa izan den sektorean azken urteetan, eta horren aurrean ahalik eta babestuen egoteko neurri egokiak hartu behar ditugula.

Industria osora estrapolatzeko moduko ondorioak

Topaketan, batik bat parte hartu zuten profesionalen eta enpresen soslaia dela eta, mahai gainean jarri zen teleko-ek duten garrantzia, segurtasunaren eta zibersegurtasunaren sektoreetan funtsezko lana egiten duen profesional-multzoaren barruan.     

Ondorioen artean nabarmendu zenetako bat da enpresentzat, oro har, eta beraien negozio-eremua edozein dela ere, IKTak negozio-ereduari eta lehiakortasunari eusteko oinarrizko lanabesa direla, eta harremanek, profesionalek zein pertsonalek, oinarri teknologiko segurua eta haren erabilera arduratsua izan behar dutela berme.  

Segurtasuna, oro har, eta zibersegurtasuna bereziki, gure inguru sozial eta profesionalaren alderdietako askoren gidari bihurtu daitezke. Hori agerian geratzen ari da koronabirusaren ondoriozko gaur egungo egoeran, zeinean ITek gidaritza hartu duten enpresa gehienetan, negozioak aurrera jarraituko duela ziurtatu ahal izateko.    

Hain zuzen ere, COVID-19aren ondoriozko egoera hau antolakunde asko behartzen ari da teknologiaren alorreko neurriak azkar hartzera, eta horrek aukera ekarri du, kanpoko mehatxuetatik babesteko ez ezik, bitarteko teknikoak eta antolakuntzari dagozkionak eguneratzeko oro har. Gainera, ez da ahaztu behar zibersegurtasuna gizarte osoari eragiten dion zehar-lerroa dela, eta funtsezkoa dela prebentzioa eta kontzientziazioa jorratzea.  

Industria, kalte handiena jasan duena eta aldi berean etorkizuneko onuradun handiena 

Enpresa-globalizazioak industria bultzatzen du arrisku desberdinak dituzten eremuetarantz (4.0 Industria eta Smart City, esaterako), eta enpresen barruan erantzukizuna duten sailen ikuspegiak bereizita daude oraindik. Labur esanda, ez da behar besteko baliabiderik bideratzen zibersegurtasunera, oro har "ukiezina" dela pentsatzen baita, negozioaren nahitaezko parte bat izan arren.       

Neurri teknikoak ezarri beharra dago, hala nola endpoint segurtasuna, sareen segmentazioa eta segurtasun-kopiak, baina betiere segurtasun-plan zuzendariei jarraituta, abiapuntua zein den kontuan izanda, eta hobekuntza-estrategiak diseinatuz zibersegurtasunaren alorrean ahalik eta egoera onenera iristeko. 

Kapersky-ren azterketa baten arabera, zibereraso bat jasaten duten enpresa txiki eta ertainen %60k ez dute hori gainditzea lortzen, eta handik 6 hilabetera ixten dira. Era berean, ziberkriminalek, gero eta gehiago, hornidura-katera zuzendu dituzte erasoak. Hori dela eta hornitzaileei orain sarriago eskatzen zaie zibersegurtasunaren alorreko neurriak ezartzeko, eta egiten ez dutenek, lehenago edo geroago, ondorioak jasango dituzte eta merkatutik kanpo geratzeko arriskua izango dute. 

Horrek guztiak agerian uzten du beharrezkoa dela eraldatze digital handiagoa, eta prozesu horri ekin ez dioten enpresek ere egin egingo dutela, edo lehenbailehen egin beharko luketela. Onartu beharra dago aldaketa egin daitekeela, eta haren bitartez aukerak sor daitezkeela etengabe aldatzen den merkatuan lehiakorrak izaten jarraitzeko.  

Prozesu horri zibersegurtasun-ikuspegiz ekarpena egiteko, Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen eta Zibersegurtasun Euskal Zentroaren bitartez, abian jarri zuen industria-zibersegurtasunerako dirulaguntza-programaren hirugarren edizioa, 1.300.000 euroko hasierako zuzkidurarekin. Euskadin egoitza duten enpresa ugariri onura ekar diezaieke laguntza handi horrek.     

  

Steam ikasketak funtsezkoak dira gizarteak eta gure ekonomiak aurrera egiteko.

IT enpresek, eta zibersegurtasun-zerbitzuak ematen dituztenek, behar-beharrezko lana egin dute pandemian, negozioek aurrera jarraitzea bermatzeko.

Oraindik saiatu beharra dago enpresen eraldaketa digitala are handiagoa izan dadin, haien lehiakortasuna hobetu ahal izateko, eta eraldaketa horren oinarrietako bat zibersegurtasunak izan behar du.

Agian interesatzen zaizu