Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Tecnaliaren Inspiring Business Forum, Euskadiko zibersegurtasunaren sektorea ikusarazteko aukera bat

Inspiring Business Forum topaketa Tecnaliak sortutakoa da, sektore berritzaileetan inbertsio-aukerak bilatzen dituzten enpresak eta beren jarduera hedatzeko eta garatzeko finantza-laguntza behar duten enpresak harremanetan jartzeko.

Tecnaliak kontu handiz hautatzen ditu Inspiring Business Sessions delakoetan sortzen diren aukerak. Aldian-aldian egiten diren bilera horietan hainbat aukera sortzen dira. Azken saio horretan zibersegurtasunari buruz hitz egin da eta Basque Cybersecurity Centre delakoak Euskadiko sektorearen egungo egoera planteatu du.

Sektorearen egoera eta erronkak mahai gainean, Inspiring Business Forum topaketan

Hain zuzen ere, euskal zibersegurtasunaren sektoreak startup bolumen nahiko handi bat dauka dagoeneko. Zentzu horretan, ekimen publiko batzuk sustatu dira hainbat programaren bidez, hala nola BIND 4.0 edo Ekintzaile, berrikuntza-zentroak edo BIC delakoak. Gainera, hainbat finantza baliabide erabili dira garatzen jarraitzeko. Hala ere, oraindik bide luzea daukagu aurretik eta Inspiring Business Session saio honetan erronka batzuk planteatu ziren.

Erronketako bat zera da: zibersegurtasunarekin erlazionatutako profilen eskaera handia. Izan ere, egun daukagun eskaintzaren bidez ezin dugu beharrizan hori estali. Langile aditu gutxi daudela eta, ondorioztatu da arlo horretan gazteei prestakuntza emateko ekimenak sustatu behar direla. Zentzu horretan, Basque Cybersecurity Centre zentroak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin lan egin du, lanbide heziketako informatika irakasleentzako gaikuntza plan baten garapenean. Helburua zera da: beren irakasgai praktikoetan zibersegurtasunaren ikuspegia txertatzea, ikasleek diziplina hori identifikatzeko eta garapen profesionalerako ondo etorri ahal zaien aukera gisa planteatzeko; eta, noski, lan merkatura prestatuago irteteko.

Erronkei dagokienez, aipatzekoa da start-up delakoen espezializazio lehentasunen definizio bat lortzearen ingurukoa, sendotuta dauden zerbitzuekiko bereizketa bat lortzea bilatuz.

Era berean, bertaratutakoek ondorioztatu zuten nazioartekotzea dela sektoreak daukan erronka nagusia, hazkunderako beharrezkoa, eta hori guztia globalizazio prozesuaren bizkortzearekin lotuta doa. Erronka hori finantzaketa bide berriak aztertzearekin batera doa; aktibo materialei bideratutakoak baino, aktibo intelektualei bideratutakoak izan beharko lirateke, eta inbertsiogile garrantzitsuak diren eragileak bilatu beharko genituzke.

Inspiring Business Forum oso eremu egokia da zibersegurtasunaren inguruan dauden beharrizan eta erronken berri emateko eta aukera bikaina da gure komunitatean sektore hori sendotzeko. Helburua zera da, Euskadi nazioarte mailako erreferente bihurtzea zibersegurtasunaren arloan.

Agian interesatzen zaizu