Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

5G teknologiak sortzen dituen erronkak enpresen zibersegurtasunean

Hiperkonektibitatea, latentzia txikia, banda-zabalera handiagoa, kontsumo txikia, abiaduraren hazkunde esponentziala... Telefonia mugikorreko bosgarren belaunaldia hedatzeak benetako iraultza ekarriko du eremu guztietan. Laster, 5G sareak oso garrantzitsuak izango dira Smart City proiektuentzako, ibilgailu autonomoentzako, IoT gailuen hedapenerako, automatizazio industrialerako, 3D bideoentzako, Edge Computing-en zabalkuntzarako...

Hedapen horrek aurrera egin ahala, mundu digitalari dagokionez, gure bizitzak elkarri lotuago egongo dira; berehalako informazio gehiago izango dugu, eta hurbilago ikusiko ditugu orain arte zientzia-fikziozko zineari zegozkion teknologia batzuk.

Enpresa-ekosistemen erronkak 5G sareekin  

Trantsizio-prozesuan dagoen edozein aldaketa teknologikorekin gertatzen den bezala, 5G sistemak errazago jarriko diete zibergaizkileei ahultasunak aurkitzea eta enpresen aurka erasotzea. Hona hemen erronka horietako batzuk:

  • Sarrera-puntuak areagotzea. Horri aurre egiteko Internet of Things konponbide ugari exititzen dira eta, gaur egun, dagoeneko, enpresan, osasunean edo industrian aplikatzen dira. Konektatutako gailuen hazkunde esponentzialak, handitu egin du enpresek arriskuarekiko duten esposizio-maila. Gainera, gailu horietako asko low-cost direlako modeloetan fabrikatzen dira, inolako zibersegurtasun-neurririk gabe, eta zibergaizkileek bertan aurkitzen dute erasotzeko biderik zuzenena. Konektatutako IoT gailu batek bere kabuz sentiberak diren datuak parteka ditzake, hala nola ospitale bateko medikuek duten informazio, CRM sistemek kudeatutako bezeroen datuak edo mantentze-lan industrialeko ekipamenduak. 5G teknologiak orokortzen direnean, horien banda-zabaleraren hazkundeak IoT gailuak edo bestelako gailu konektatuta mantentzeko ahalmena handituko du. Ondorioz, zibersegurtasun-konponbide arinak bilatu beharko dira, modu integralean monitorizatu eta prebentzio- edo euste-neurri egokiak ezarri ahal izateko.
  • Banda-zabalera handiagoa. Banda-zabalera handitzea izango da, hain zuzen ere, teknologia berriak egin beharko duen segurtasun-probetako bat, informazio-fluxua areagotzearen ondorioz atzeak aurrera egiten duenean. Datuak transmititzeko orduan, gaur egungo sareak mugatuagoak daude transmisio-ahalmenari eta abiadurari dagokienez. Hala ere, telefonia mugikorreko bosgarren belaunaldiak nabarmen handituko du informazioaren bidea. Horrek guztiak lagunduko du azkarrago transmititzen, eta erantzun-denbora murrizten. Transmisio-ahalmen handiagoak, ordea, areagotu egiten du segurtasun-eskakizuna. Alde horretatik, segurtasun komunikazioetan itogunerik ez sortzea izango da erronka nagusia.
  • Hornitzaileen kontzentrazioak inpaktua areagotzen du. Zibersegurtasunaren Europako Agentziak argitaratutako txostenak dioenez, sare mugikor horien hornitzaileak operadore handietan pilatzea arazoa izan daiteke, erasorik izanez gero, erabiltzaile gehiago ukitzeko arriskua baitago eta zibergaizkileek sareko hornitzaile horietan ahulguneak atzematearen eragina larriagoa izan daitekeelako.

5G teknologiarekin segurtasunez nabigatzeko aukera ematen duten mekanismoak

Egoera horiek saihesteko, zerbitzu-hornitzaileek eta fabrikatzaileek nabigazio segurua izateko mekanismoak jarri behar dituzte martxan. Nolanahi ere, nahiz eta oraingoz 5G sareen hedapen eraginkorra hiri-eremura mugatzen den, hona hemen enpresek hasieratik hartu behar dituzten segurtasun-neurri orokor batzuk.

  • Antibirus eguneratuak instalatu. Ezinbestekoa da gailu guztiek etengabe eguneratutako antibirusa izatea.
  • Fabrikatzailearen softwarearen azken eguneratzeak instalatuta izan eta baieztatu ahultasunei egokitutako segurtasun-adabakiak dituztela.
  • VPN sareak erabili. Sare horien bitartez, erakundetik kanpo dauden pertsonak ezain dira gure sarean sartu, batez ere urruneko ekipoak erabiltzen direnean edo sare publikoetatik sartzen direnean.
  • Pasahitz seguruak erabili. Oso garrantzitsua da pasahitzei buruzko segurtasun-politika zorrotza izatea, karaktere alfazenbakizkoak izan behar dituzte.
  • IoT gailuak eguneratuta izatea.. Eremu profesionalean edo etxean erabiltzen den edozein IoT gailuk erasoa jasan dezake. Hori ekiditeko, fabrikatzaileak ezartzen dituen azken eguneratzeak izan behar ditu instalatuta.

Telefonia mugikorraren bosgarren belaunaldia oso hurbil dago: Basque CyberSecurity Centre-k parte hartzen duen 5G Euskadi Proiektua bezalako ekimenak dagoeneko hasi dira teknologia mota hori parke teknologikoetan hedatzen, eta, oso gutxi barru, errealitate izango da gizarteko esparru gehienetan.

Agian interesatzen zaizu