Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

#Zibersegurolak diren gamerentzako gomendioak

Basque CyberSecurity Centren (BCSC), haurren, nerabeen eta haien familien trebetasun digitaletan eta zibersegurtasunean trebatzearen alde egiten dugu, Interneten aktiboki parte hartzeko aukera emango dieten gaitasunak garatu ditzaten, aurkitzen dituzten erronkak ezagutuz eta horien aurrean nola jokatu jakinez.

"Ziberrean, Zibersegurola" kanpaina jarri dugu martxan, eta PantallasAmigas, Kristau eskola, Hirukide, DBEB eta Twitter erakundeen laguntza izango dugu. Gaur, otsailaren 8a, Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna da, eta bideo-jokoen zibersegurtasuna izango dugu hizpide. Izan ere, oso dibertigarria da online koadrilarekin jolastea, baina horrek arriskuak dakartza, eta arrisku horiek gamerek eta haien gurasoek ezagutu behar dituzte. Bideojokoen industria gorantz doa, eta horren zifrek berresten dute. Bideojokoen Espainiako Elkartearen (AEVI)* datuen arabera, industria hori zinemarena edo musikarena baino handiagoa da, eta, gainera, pandemiak nabarmen bultzatu du. 2020an, 15,9 milioi jokalari izan ziren guztira, eta lau jokalaritik batek (% 26) 6-14 urte ditu. Gero eta pertsona gazteagorengana iritsi da, izaera ludiko eta soziala ezin hobea baita eurentzako. Hala ere, jarduera horrek baditu zenbait arrisku ere, eta, beraz, komeni da segurtasun-neurriak aplikatzea.

Horregatik guztiagatik, garrantzitsua da online partida batean egon daitezkeen mehatxuak ezagutzea, nahiz eta ingurune bereko pertsonen artean izan. Dibertitzeko eta gure aisialdian ihes egiteko jolasten gara, baina horrek ez du esan nahi badaezpadako neurriak hartu behar ditugunik. Arazoak saihesteko, bideojokoetako zibersegurtasunaren dekalogoa prestatu dugu:

1. Eguneratu gailuen eta jokoen softwarea.

2. Erabili antibirusa, baita mugikorrean ere.

3. Denda ofizialetan bakarrik erosi eta baimendutako plataformak deskargatu.

4. Sortu mezu elektroniko berri bat joko-zerbitzuetan alta emateko.

5. Erabili pasahitz desberdina eta sendoa, eta aldatu noizean behin.

6. Autentifikazio bikoitzeko sistema aktibatu, erabilgarri badago.

7. Adi ibili web helbidea non ari zaren egiaztatzen eta, ziurtatu https batekin hasten dela.

8. Ez egin klik iristen zaizkizun esteketan, bereziki txat bidezkoa bada.

9. Ordaindu txartel birtualaren edo beste zerbitzu baten bidez, saihestu kreditu-txartela.

10. Konektatu konfiantzazko sare baten bidez, eta saihestu WiFi publikoak edo ezezagunak.

Gure helburuetako bat gazteei bizitza digitalean laguntzeko prebentzio neurriak adostea da. Hori dela eta, azaldu berri dugun dekalogoaz gain, gomendatzen dugu aldian behin berrikustea sare sozialei eta gailuei lotutako aplikazioak eta kontuak, erabiltzen ez ditugunak desgaitzeko edo nahi ez ditugun erasoak saihesteko. Halaber, plataformetako pasahitzak maiz aldatzea proposatzen dugu, pasahitzak arriskuan jarriz gero lapurreta masiboa eragozteko. Eta aktibatu egiaztapena bi urratsetan, babes handiagoa izateko, telefono mugikorra gertu baldin badugu soilik sartu ahal izateko. Gainera, gogorarazten dizuegu, behar izanez gero, VPNak erabil daitezkeela zure datuak segurtasun handiagoz babesteko eta enkriptatzeko.

Nabarmentzekoa da jokalariak ez daudela online mehatxuen eraginpean soilik. Azken urteotan, bideo-jokoen sektoreko enpresa handiei egindako zibererasoak ugaritu dira ahultasunen, ransomware eta hackeoen bidez. Gorabehera horiek segurtasun-arazo larriak eragin ditzakete eta milioi askotako galerak eragin. BCSCtik beti ematen dugu kasu horien berri, erne egoteko eta saihesteko. Beraz, argi izan: Fortnite, Overwatch, LoL, Among Us, FIFA, Super Mario Kart eta Sea of Thieves oso dibertigarriak dira, baina zibersegurola izan behar dugu beti. Gainera, zibersegurtasun osoz jokatzeko aholkuak ematen dizkizugu infografia eta bideo formatuan, beharrezkoak dituzunean eskuragarri izateko.

IKUSI BIDEOAK

Agian interesatzen zaizu