Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

"Zibersegurtasun Industrialaren kudeaketa sistema bat antolatzeko arduradunarentzako ZIKS gida" Euskadiko enpresentzat eskuragarri BCSC bidez

SGCI, guía
12/11/2018

Denbora da Industria 4.0 gure artean gelditzeko iritsi zela eta azkarren egokitu ziren eta ildo horretan neurriak sustatu zituzten eskualdeen artean Euskadi dago. Horrela hain zuzen, gure bigarren sektorea nazioarteko erreferente bihurtuta dago. Gaur egun zibersegurtasunaren ezarpena industria 4.0n gero eta garrantzi handiagoa ari da hartzen eta eremu horretan egin beharreko inbertsioa ezinbestekoa da. Zibergaizkileengandik babestuko dituzten neurriak abian jartzeko prozesuan enpresak gidatzeko xedeaz, eta zibersegurtasuna balio bereizgarri modura baliatzeagatik horiek egoera pribilegiatuan koka daitezen, Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak (BCSC) Euskadin lantokiren bat duten enpresen eskura jartzen du "Zibersegurtasun Industrialaren kudeaketa sistema bat antolatzeko arduradunarentzako ZIKS gida".

Erreferentziazko dokumentua industria enpresentzat

Industriak abantaila handiak ditu bere prozesuen automatizazioari esker. Ekoizpen prozesu industrial informatizatuek produktibitatearen hazkundea ekarri dute ingurune globalizatu batean, non enpresa bat dagoeneko ez den lehiatzen bertako beste enpresa batzuekin soilik, baizik eta munduko beste inongo lekutakoekin ere, edozein bezerok modu errazean eskura baititu.

Beren lehiakortasun altuari eusteko, industria enpresek Zibersegurtasunaren aldeko apustua egin beharra dute, eta orduan hainbat arazorekin aurkitzen dira: automatizazio eta kontrol industrialeko sistemetan eguneraketak eta mantenua ezartzeko zailtasuna, eskuragarritasun altua eskatzen zaienez gero, ingurune industrialetan zibersegurtasunari buruz dagoen sentiberatze maila txikiagoa segurtasun fisikoaren aldean, eta sektoreko edozein enpresatan aplikagarriak izan behar liratekeen arau edo praktika onen gabezia.

Xede horrekin idatzi zen "Zibersegurtasun Industrialaren kudeaketa sistema bat antolatzeko arduradunarentzako ZIKS gida" izeneko dokumentua, Zibersegurtasun Industrialaren Zentroak (CCI) eta ISAren Espainiako Sekzioak prestatua, prozesuen neurketa, automatizazioa eta kudeaketan interesa duten profesionalek osatutako irabazi asmorik gabeko elkarte profesionala.

CCIk eta ISAk prestatutako gidarekin, instalazio baten automatizazio eta kontrol industrialeko sistemen funtzionamenduan murgilduta dauden langile guztiek ezagutuko dituzte beren ingurunean Zibersegurtasunaren kudeaketa iraunkor eta eraginkorra egiteko beharrezkoak diren baliabide eta elementuak.

Nola eskatu "Zibersegurtasun Industrialaren kudeaketa sistema bat antolatzeko arduradunarentzako ZIKS gida"

CCIk "Zibersegurtasun Industrialaren kudeaketa sistema bat antolatzeko arduradunarentzako ZIKS gida"-ren lizentzia eman dio Zibersegurtasunaren Euskal Zentroari (BCSC). Honek Euskadin gutxienez lantoki bat duten enpresen eskura jarri du guztiz doan. Gida eskuratzeko interesatuek beren helbide elektroniko korporatibotik mezu bat bidali behar dute eskaria eginez honako helbidera: